bihar berria-n

"Gizarteratze prozesurako adostasuna behar da"

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bizikidetza idazkari nagusiaren elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Aurrerapena da hau. 2017an Moncloari emandako espetxe politika berriaren proposamena ezagutarazi du Lehendakaritzak.

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bizikidetza idazkari nagusia, asteazkenean, Gasteizen. JUANAN RUIZ, FOKU
enekoitz esnaola
2019ko azaroaren 1a
07:44
Entzun

Hona hemen Jonan Fernandezen esan batzuk, aurrerapen modura:

- "Guretzat, aurrebaldintzarik ez dago euskal presoak gerturatzeko. Legeagatik, senideengatik eta giza ikuspuntu batetik gertu egon behar dute. Baina hori esanda, gogoeta autokritiko batek lagunduko luke kartzela politika aldatzen".

- "Izugarrizko akatsa iruditzen zait Eusko Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza lantaldean akordio bat egiteko aukera ez aprobetxatzea. Horko akordioak baldintza berriak sortzea ahalbidetuko luke".

- "[Espetxe politika berria] Gure proposamenaren jasotzaile nagusia Espainiako Gobernua zen, eta une batean elkarrizketarako gune zuzena lortu genuen; ematen zuen aurrerapauso bat izango zela aldaketa progresibo baterako, baina, gero, Kataluniako egoera aitzakiatzat hartuta edo ez, bertan behera gelditu zen gunea".

- "Zaila da egutegian zerumuga bat ezartzea, baina bidea argi dago: presoen gizarteratze prozesua bultzatu behar da, eta, horretarako, lan ildo bat aurreikusita daukagu, programekin eta. Gizarteratze prozesurako, alde batetik, adostasuna behar da ezker abertzalearekin eta EPPKrekin, eta, bestetik, Espainiako Gobernuarekin".

- "Gure estrategia diskrezioz gauza asko egitea da. Baina, bide batez, aitortu behar da emaitzak oso urriak izan direla".

- "[Herenegun programa] Polemikaren ondoren, 32 ekarpen desberdin jaso ditugu. Orain aldaketak sartzen ari gara. Agindutakoa betetzen ari gara, eta espero dugu azaro erdialdean edo bukaeran bideoak ikusteko moduan egotea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.