Udal administrazioa

Espainiako Gobernuak ez du auzitan jarriko Nafarroako mankomunitateen figura berria

Nafarroak bermatu egin beharko du eskualde egitura barruan diren udalen autonomia errespetatzen duela

Nafarroako Udal Maparen erreformarako bozketa, urtarrilean. NAFARROAKO PARLAMENTUA
joxerra senar
2019ko azaroaren 20a
14:17
Entzun

Parlamentuak udal maparen erreforma onartu zuen iragan legealdian. Espainiako jarduneko Gobernuak legea Konstituzionalera eramatearekin mehatxu egin zuen. Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak kaleratutako oharraren arabera, Madrilek ez du auzitan jarriko eskualdeen figura hori, betiere Nafarroak bermatzen badu eskualde horien kide diren udalen autonomia errespetatzen dela, «euren interesak kudeatzeko autogobernurako esparru gisa».

Udal maparen erreforma iragan urtarrilaren 31n onartu zen, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu, Orain Bai eta Ezkerraren botoekin —hain zuzen ere, PSNk, UPNk eta PPk kontra bozkatu zuten—. Legearen erreformak udalez gaindiko erakundeetan eragin zuen aldaketarik handiena: ehun erakunde inguruk osatzen dute mankomunitate sarea, eta hori dena hamabi eskualdetan bildu nahi du legeak.

Hain zuzen ere, eskualdeen figura horren aurka egin nahi izan du Madrilek. Haren irudiko, tokiko administrazioaren autonomiaren printzipioa urratu zezakeen, eskualde horietan sartzera behartuta. Federazioaren oharrak jaso duenez, atzera egin du, eta, Nafarroak autonomia hori errespetatzen badu, ez du Konstituzionalera joko, bederen eskualdeen figura auzitan jartzera. Informazio hori, esan bezala, Udal eta Kontzejuen Federazioak eman du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.