EAE-ko estatutu berria

Markel Olanok ez du nahi erabakitzeko eskubidea ukatzen duen "errealitaterik"

Gipuzkoako ahaldun nagusiak aitortu du jarrera desberdinak daudela EAEko estatutu berriaren lanketan, baina ezinbestekotzat jo du euskal herritarrek euren etorkizuna erabaki ahal izatea.

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, joan den urrian, Batzar Nagusietan.
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, joan den urrian, Batzar Nagusietan. Juan Carlos Ruiz/Foku

Berria -

2019ko azaroak 27

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan du «garrantzitsua» dela EAEko estatutu berri baterako adostasuna lortzea, baina erantsi du ezin dela ukatu erabakitzeko eskubidea. "Ez nuke aurreikusiko nazio orok bere etorkizuna erabakitzeko eskubideaz daukan printzipioa ukatzen duen errealitate bat». Onda Vasca irrati katean emandako elkarrizketa batean, Olanok adierazi du «aurrez aurreko» jarrerak daudela estatutuaren testu artikulatuaren lanketan —adituen taldeak datorren astelehena arteko epea du idazteko—, eta gauza bera ikusi izan dela Eusko Legebiltzarrean, Autogobernu Lantaldean.

«Elementu erabakigarri bat dago: erabakitzeko eskubidea, zeinak ez duen talde denen babesik, baina ikusmira altxatu egin behar dugu«, azaldu du Gipuzkoako ahaldun nagusi eta EAJko kideak. Uste du egun «problematikoa« dela EAE Espainiako Estatuan uztartzea. «Jauzi garrantzitsu bat behar da, eta, testuinguru honetan, ezinbestekoa da euskal herritarrok gure etorkizuna erabaki ahal izatea«.

Aitortu du egungo eztabaidagatik «kezkatuta» dagoela, erabakitzeko eskubidearen aitortzan «atzera» egin ahal delako.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Azken porturaino

AZKEN PORTURAINO

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Euskal presoak bisitatzera joateko, milaka kilometro egin behar izaten dituzte haien senide eta lagunek. Andaluziako Puerto de Santamariako espetxeetara egindako bidaia baten kronika da hau.
Mirentxin gidarietako boluntarioek gidatzen dituzte furgonetak. ©NAGORE ARIN
Sare Herritarrak atzo Donostiako Kontxa hondartzan eginiko mosaikoa. ©SARE

Olatu bat konponbidearen itsasertzera

Jon O. Urain

Sarek deituta, 600 lagunez osatutako mosaiko bat eratu dute Donostian. Espetxe politika aldatzeko eskatu dute
 ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna