EAE-ko estatutu berria

Markel Olanok ez du nahi erabakitzeko eskubidea ukatzen duen "errealitaterik"

Gipuzkoako ahaldun nagusiak aitortu du jarrera desberdinak daudela EAEko estatutu berriaren lanketan, baina ezinbestekotzat jo du euskal herritarrek euren etorkizuna erabaki ahal izatea.

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, joan den urrian, Batzar Nagusietan. JUAN CARLOS RUIZ, FOKU
2019ko azaroaren 27a
13:24
Entzun

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan du «garrantzitsua» dela EAEko estatutu berri baterako adostasuna lortzea, baina erantsi du ezin dela ukatu erabakitzeko eskubidea. "Ez nuke aurreikusiko nazio orok bere etorkizuna erabakitzeko eskubideaz daukan printzipioa ukatzen duen errealitate bat». Onda Vasca irrati katean emandako elkarrizketa batean, Olanok adierazi du «aurrez aurreko» jarrerak daudela estatutuaren testu artikulatuaren lanketan —adituen taldeak datorren astelehena arteko epea du idazteko—, eta gauza bera ikusi izan dela Eusko Legebiltzarrean, Autogobernu Lantaldean.

«Elementu erabakigarri bat dago: erabakitzeko eskubidea, zeinak ez duen talde denen babesik, baina ikusmira altxatu egin behar dugu«, azaldu du Gipuzkoako ahaldun nagusi eta EAJko kideak. Uste du egun «problematikoa« dela EAE Espainiako Estatuan uztartzea. «Jauzi garrantzitsu bat behar da, eta, testuinguru honetan, ezinbestekoa da euskal herritarrok gure etorkizuna erabaki ahal izatea«.

Aitortu du egungo eztabaidagatik «kezkatuta» dagoela, erabakitzeko eskubidearen aitortzan «atzera» egin ahal delako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.