EPAITEGIAK

Atzeratu egin dute Jusapol eta Jucil polizia elkarteen aurkako epaiketa

Bihar ziren egitekoak, baina epaitegiak ez die akusatu guztiei deitu, eta, egongo ez liratekeenez, akusazioak atzeratzeko eskatu du.

Julen Arzuaga (EH Bildu) eta Javier Ruiz de Arbulo (PP), iazko apirilaren 4ko saioan. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
jon olano
2020ko urtarrilaren 23a
16:42
Entzun

1976 eta 1999 artean Poliziak eragindako biktimen aitorpena egiteko legea moldatzen duen arauari buruzko behin betiko bozketa egin zuten Eusko Legebiltzarreko iazko apirilaren 4ko osoko bilkuran. Bertan, ikusleen artean izan ziren polizia elkarteetako ordezkariak, eta keinuka aritu zitzaizkien EH Bildukoei. Besteak beste, polizia elkarteetako kide batek keinu bat egin zien, eskuarekin: J hizkiaren forma, pistola batena ere iradokitzen duena. Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidea ari zen hizketan, eta «erabateko arbuioa» agertu zien Espainiako segurtasun indarrei, eta «lobby nazkagarria» egitea egotzi zien segurtasun indarren biktimek aitorpenik izan ez dezaten.

Gero, behin eztabaida amaituta eta legea onartuta, Jusapoleko bozeramaile batek indarkeria tresna politiko gisa erabiltzea egotzi zien Arzuagari eta, oro har, EH Bilduri, eta ETArekin lotu zituen. Maiatzean, Gasteizko auzitegian salaketa aurkeztu zuen Arzuagak  Jusapol eta Jucil sindikatuen aurka: «Delitu larri bat, alegia, indarkeria erabiltzea, egotzi zidan eta ETAko kide izatea ere leporatu zidan».

Epaiketa bihar ziren egitekoak, baina atzeratu egingo dute saioa. Izan ere, epaiketak ez ditu deitu akusatu guztiak deklaratzera, eta, ez liratekeenez denak egongo, akusazioak eskatu du saioa atzeratzeko.

Espainiako Poliziako SUP eta SPP sindikatuek ere auzitara jo zuten Arzuagaren aurka, apirilaren 4ko saioan Arzuagak Jusapol polizien elkartearen aurka esandakoak salatzeko. SPPk Estatuko fiskaltzaren aurrean aurkeztu zuen salaketa, «segurtasun indarrak iraintzea eta gutxiestea» egotzita. SUPek, berriz, kontziliazio saio bat erregistratu zuen Gasteizko epaitegi batean, eta 3.000 euroko kalte-ordaina eskatu zion Arzuagari, «kalte moralengatik».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.