EUSKAL PRESOAK

Baldintzapean aske uzteko eskariei bide emateko eskatu diote Frantziari

Jakes Esnal euskal presoari hiru ordurako ere ez zioten eman espetxetik ateratzeko baimenik, eta haren abokatuak eta Etxerat-ek adierazi dute beldur direla ez ote den gauza bera gertatuko baldintzapean aske uzteko eskaerarekin. Martxoaren 13an dute aztertzekoa.

Etxerat-ek eta Maritxu Paulus Basurko abokatuak egindako agerraldia, gaur, Baionan.
Etxerat-ek eta Maritxu Paulus Basurko abokatuak egindako agerraldia, gaur, Baionan. ETXERAT Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko otsailak 13

Hiru ordurako ere ez zioten utzi Jakes Esnal euskal presoari espetxetik ateratzen, eta, Maritxu Paulus Basurko abokatuaren ustez, jarrera horrek agerian uzten du fiskalak «ez duela inondik ere onartuko» Esnal eta harekin batera atxilotu zituztenak baldintzapean aske uztea. Kasu berean dira Frederique Haranburu Xistor eta Ion Kepa Parot euskal presoak ere.

Agerraldia egin dute gaur Baionan Etxerat-ek eta Esnalen abokatuak, eta eskaera egin diote Frantziari, berriro: «hitzetatik ekintzetara» igaro dadila eta ez ditzala oztopa baldintzapean aske uzteko eskaerak. Gogoratu dute fiskala dela eskaerei aurka egiten dien bakarra: «Prokuradorea bakarra da helegitea ezartzen». Eta «kezkagarri» iritzi diote horri. Gaineratu dute hiru ordurako ere ez ateratzen uzteak eragin zuzena izan dezakeela martxoaren 13an egin behar duten Esnalen eskaeraren azterketan: «Auzi horri begira horrelako ateraldi bat arazorik gabe egin izanak ondorio positiboak zituzkeen».

«Mendekua?»

Frantziako Estatuko espetxeetan diren bertze euskal preso batzuen kasuak ere oroitu dituzte: Lorentxa Beirierena eta Ibon Fernandez Iradirena, erraterako. Horien kasuan ere, prokuradoreak trabatuak baititu baldintzapean aske ateratzeko eskaerak. Galdera egin diete Frantziako agintariei: «Ez bada mendekua, ez bada xantaia, zer izaten ahal da ukapen sistematiko horien arrazoia? Sufrimendua muturrera eramateko asmoa? Heriotzaraino?».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Osasun langileak PCR probak egiten Donostiako Okendo kultur etxean, ostiralean. ©Gorka Rubio/FOKU

499 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Bizkaian behera egin dute kasuek: 211 positibo izan dira. Neurriak indartzearen alde agertu dira hiriburuetako alkateak.

Neurri bereziak dituen taberna bat, Donostian. ©Gorka Rubio / Foku

Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariek salaketa jarriko dute gaueko aisialdia mugatzearen aurka

Andoni Rekondo Izagirre

Uste dute «neurrigabea» dela 01:30ean ixteko agindua, eta laguntza ekonomikoak galdegin dituzte.

Bizkaiko zahar etxe bateko egoiliarrak paseoan. ©Marisol Ramirez/FOKU

Bilboko zahar etxe bateko zortzi egoiliarrek positibo eman dute

Olatz Esteban Ezkati-Irati Urdalleta Lete

Gasteizko zahar etxe bat eta Mutrikuko eguneko zentroa itxi egin dituzte.

 ©Raul Bogajo / Foku

Lanbidek Zaramagako eta Laudioko bulegoak itxi ditu, bi langilek positibo eman dutela eta

Andoni Rekondo Izagirre

Bulegoetako gainerako beharginak ere etxera bidali dituzte berrogeialdia pasatzera. Bitartean, tramiteak webgunearen bitartez egin ahal izango dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna