Euskal Presoak

Bakegileek iragarri dute apirilaren 8a mobilizazio eguna izanen dela, «heriotza zigorraren kontra»

Bake Bideak Terrorismoaren Kontrako Fiskalaren jarrera salatu du. 30 mobilizazio antolatuko dituzte apirilean, Jakes Esnal, Unai Parot, Jon Parot eta Frederic Haranburu Txistor euskal presoek kartzelan daramatzaten urteak irudikatzeko.

Bake Bideak eta Bakegileek egindako prentsaurrekoa, goiz honetan Baionan. BOB EDME
Oihana Teyseyre Koskarat.
2020ko otsailaren 21a
12:07
Entzun 00:00:00 00:00:00

«2017ko apirilaren 8a ez genuen egin gaur presoak presondegietan hiltzen uzteko», salatu du Anaiz Funosas bakegileak. Hiru urte beteko dira aurten gizarte zibilak ETAren armagabetzea egin zuenetik; alta, Mixel Berokohirigoin bakegilearenen ustez, Terrorismoaren Kontrako Fiskaltzak «blokeatze jarrera» erakusten jarraitzen du. Gogora ekarri du Jakes Esnal euskal presoari kirol ateraldirako baimenari dei egin ziola hilaren hasieran.

Martxoaren 13an jakinaraziko dute Jakes Esnal presoaren baldintzapeko askatasuna onartzen duten ala ez, baina Bakegileek «kezka» adierazi dute. Bestalde, otsailaren 27an Ibon Fernandez Iradiren kondena etetearen galdearen erantzuna emanen du auzitegiak. Larriki eri da Fernandez Iradi, eta «eri den edozein presori aplikatuko litzaiokeen eskubide bera aplika diezaiotela» eskatu dute. 

Bestalde, apirilaren 4an 30 urte beteko dira Jakes Esnal, Unai Parot, Jon Parot eta Frederic Haranburu Txistor euskal presoak kartzelaturik daudela. «Ez dugu onartuko preso horien perspektiba bakarra presondegian hiltzea izatea», segurtatu du Funosasek. Horregatik, datorren apirilaren 8an, 30 mobilizazio antolatuko dituzte Ipar Euskal Herri osoan; «urte bakoitzeko mobilizazio bat», Bakea eraikitzeko garaia delako, Heriotza zigorrari ez lelopean.

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.