«2017ko apirilaren 8a ez genuen egin gaur presoak presondegietan hiltzen uzteko», salatu du Anaiz Funosas bakegileak. Hiru urte beteko dira aurten gizarte zibilak ETAren armagabetzea egin zuenetik; alta, Mixel Berokohirigoin bakegilearenen ustez, Terrorismoaren Kontrako Fiskaltzak «blokeatze jarrera» erakusten jarraitzen du. Gogora ekarri du Jakes Esnal euskal presoari kirol ateraldirako baimenari dei egin ziola hilaren hasieran.
Martxoaren 13an jakinaraziko dute Jakes Esnal presoaren baldintzapeko askatasuna onartzen duten ala ez, baina Bakegileek «kezka» adierazi dute. Bestalde, otsailaren 27an Ibon Fernandez Iradiren kondena etetearen galdearen erantzuna emanen du auzitegiak. Larriki eri da Fernandez Iradi, eta «eri den edozein presori aplikatuko litzaiokeen eskubide bera aplika diezaiotela» eskatu dute.
Bestalde, apirilaren 4an 30 urte beteko dira Jakes Esnal, Unai Parot, Jon Parot eta Frederic Haranburu Txistor euskal presoak kartzelaturik daudela. «Ez dugu onartuko preso horien perspektiba bakarra presondegian hiltzea izatea», segurtatu du Funosasek. Horregatik, datorren apirilaren 8an, 30 mobilizazio antolatuko dituzte Ipar Euskal Herri osoan; «urte bakoitzeko mobilizazio bat», Bakea eraikitzeko garaia delako, Heriotza zigorrariez lelopean.