Noiz sortua: 2020-04-04 11:45:11

Aberri Eguna balkoietan ospatzera deitu dute hainbat pertsona ezagunek

Ikurrinak jartzeko eta ordu jakin batean euskal irratietan emango den abesti bat kantatzeko deia egin dute. Osasun krisian bizia galdu dutenak gogoratu, dolua adierazi, eta zaintzan dabiltzanei eskerrak emateko baliatu nahi dute. (ikusi nortzuk diren sustatzaileak, albistean).

Ikurrina bat, Durangoko balkoi batean 1936ko bonbardaketan hildakoak gogoratzeko. /
Ikurrina bat, Durangoko balkoi batean 1936ko bonbardaketan hildakoak gogoratzeko. / Raul Bogajo/Foku Tamaina handiagoan ikusi

Jon Ordoñez Garmendia -

2020ko apirilak 4

Konfinamendu aginduaren ondorioz, aurten ezingo da Aberri Eguna kalean ospatu. Bihar zortzi ziren batzuen eta besteen ekitaldiak egitekoak. Hori ikusita, hainbat pertsona ezagunek Euskal Herria Batera egitasmoaren izenean, elkarrekin Euskal Herri osoko balkoietan ospatzera deitu dute. 27 lagunek osatzen dute pertsona ezagunen talde sustatzaile hori (ikusi zerrenda, albistearen amaieran); hainbat esparru eta ideologiatakoak dira.

Apirilaren 12an Aberri Eguna balkoietan ospatzeko, zehazki, hiru gauza egitea proposatu dute: ikurrinak eta Nafarroako banderak jartzea, ikur kolektibo bat osatzea eta elkarrekin abestea. "Horrela aldarrikatuko dugu euskal herritarren, lurraldeen eta administrazio esparruen jardunentzat jomuga bateratua nahi dugula. Elkarrekin eraikitako egitasmo partekatuak emango diola gure herriari behar duen etorkizuna. Eta, gaur egun, nazio eraikuntzak behar duela oinarrian komunitate bat, guztion bizitza duina eta eskubide oinarrizkoak bermatuko dituena; eta baita pertsonen arteko berdintasuna eta elkarrenganako zaintza eta errespetua sustatuko dituena".

Horrez gain, osasun krisian bizia galdu dutenak gogoratu, dolua adierazi eta zaintzan dabiltzanei eskerrak emateko ere baliatu nahi dute Aberri Eguna.

Aberri Egunari zeregin berri bat

"Batera" nahi dute ospatu. Hitz hori behin eta berriz azpimarratzen dute gaur eguerdian zabaldu duten oharrean. Horretarako, aurreratu dutenez, ordu jakin batean "euskal irratiek batera" jarriko dute entzungai abestera deituko duten abestia (gaur ez dute zehaztu); hori izango da balkoietara atera eta abesteko unea. Ikur kolektiboaz, berriz, azaldu dute asmoa mosaiko digital erraldoi bat osatzea dela, "bakoitzak bere desioak adieraziz egindako argazkiekin". Aberri Egunean sare sozialen bidez zabaldu nahi dute mundura.

 "Baliatu dezagun 2020ko salbuespen egoera hau Aberri Egunari zeregin berri bat emateko: euskal komunitateko kide sentitzen garen guztioi erabakimena, garapen kolektibo eusgarria eta berdinzalea emango ligukeen Euskal Herria aldarrikatzea. Zinez sinesten dugulako, eskubide guztien jabe izango den gure nazioa eraikitzean, mundua hobetzen ari garela guri dagokigun partean".

Balkoiak, herriko plaza

Balkoietako Aberri Egunaren deitzaileek azpimarratu dute krisialdi honetan euskal komunitateak "bere indarra" erakutsi duela, "berriro ere". "Oinarri horren gainean, eta etorkizuneko erronkei begira, lankidetza aldarrikatu nahi dugu erakunde, eragile eta herritarron artean, bakoitzak bere ahotsari uko egin gabe gai izan gaitezen batera jarduteko, egoerak hala eskatzen duenean".

Konfinamendu agindua eman zutenetik, balkoiak herritarren arnasbide eta adierazteko gune bilakatu dira. Hala osasungintzako langileei txalo egiteko nola Espainiako erregeari edo armadari lapikoa jotzeko. Astelehenean, esate baterako, Zaldibarren luizia gertatu zela gogoratzera deitu dute.

Talde sustatzailea:

1. Ainhoa Aiensa Laborda, Supermerkatu baten langilea. Iruñea, Nafarroa Garaia.
2. Aitor Servier Etxexuri, Bertsolaria. Azkaine, Lapurdi.
3. Amaia Merino Unzueta, Zinemagilea. Barañain, Nafarroa Garaia.
4. Amaia Nausia Pimoulier, Historialaria. Iruñea, Nafarroa Garaia.
5. Angel Oiarbide Ruiz, Arkitektu teknikoa. Idiazabal, Gipuzkoa.
6. Basilio Garcia Mayo, Udaltzaina. Amurrio, Araba.
7. Carlos R. Etxepare Rambosio, Kazetaria. Buenos Aires, Argentina.
8. Carlos Martinez Etxeberria, Ikaslea. Murchante, Nafarroa Garaia.
9. Cristina Jacas Mateu, Suhiltzailea. Soraluze, Gipuzkoa.
10. Estitxu Garai Artetxe, Publizista. Gordexola, Bizkaia.
11. Gaizka Aranguren Urrotz, Kazetaria. Iruñea, Nafarroa Garaia.
12. Iker Villa Baraja, Musikaria. Barakaldo. Bizkaia.
13. Iñaki Dorronsoro Plazaola, EIko lehendakaria. Ataun, Gipuzkoa.
14. Iñaki Pujana Aguirre, Garraiolaria. Dima, Bizkaia.
15. Iratxe Gonzalez Morcillo, Medikua. Portugalete, Bizkaia.
16. Josu Camara Izagirre, Aktorea. Lezama, Bizkaia.
17. Kike Amonarriz Gorria, Euskaltzalea. Tolosa, Gipuzkoa.
18. Maddalen Arzallus Antia, Bertsolaria. Hendaia, Lapurdi.
19. Maialen Saez de Okariz Ruiz de Sabando, Erizaina. Gasteiz, Araba.
20. Marijo Monco Garcia, Garbitzailea. Lezo, Gipuzkoa.
21. Markel Susaeta Laskurain, Futbolaria. Eibar, Gipuzkoa.
22. Mario Zubiaga Garate, EHU-UPVko irakaslea. Durango, Bizkaia.
23. Mikel Irizar Intxausti, Jubilatua. Elorrio, Bizkaia.
24. Nerea Loron, La Furia, Abeslaria. Cascante, Nafarroa Garaia.
25. Pello Otxandiano Kanpo, Injenieroa. Otxandio, Bizkaia.
26. Terexa Lekunberri Indart, Antropologoa. Ortzaize, Nafarroa Beherea.
27. Xabier Barandiaran Irastorza, Soziologoa. Ataun, Gipuzkoa.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 2an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan hamar lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Zortzi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bost gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.491 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.078 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Aritxulegiko gaina, Nafarroa eta Gipuzkoa artean. ©

Nafarroako Gobernuak «jarrera zuhurra» du lurraldeen arteko joan-etorriekin

Berria

«Autonomia erkidego guztiek dute lurralde mugakideen artean mugitzeko helburu bera, baina litekeena da erritmoa berbera ez izatea», esan du Javier Remirez gobernuko bozeramaileak. Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak atzo esan zuen hirugarren fasea bukatu arte ezingo dela autonomia erkidego batetik bestera bidaiatu. 

Heriotza kopurua asteka, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. ©INE

Nabarmen goratu da izurriak eragindako heriotzen kurba

Edu Lartzanguren

Espainiako Estatistika Institutuak grafiko bat argitaratu du, erakusteko izurriak nola eragin duen heriotza tasan.

Pedro Sanchez Espainiako presidentea, gaurko lehen agerraldian, Kongresuan. ©J. J. Guillen / EFE

Espainiako Kongresuak larrialdi egoeraren seigarren luzapena onartuko du gaur

Paulo Ostolaza

Ekainaren 21 arte luzatuko dute; printzipioz, azken aldiz. Sanchezek iragarri duenez, «hirugarren fasean sartzen diren autonomia erkidegoetan hango presidenteak erabakiko du nolakoa izango den fase hori».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna