BAZKALOSTEKO KAFEA

Politikari buruzko blog berria abiatu du BERRIAk

Jon O. Urain kazetariak euskal politikagintzaren inguruko gogoetak argitaratuko ditu Bazkalosteko kafea atal berrian.

jarraia187763.jpg
jon olano
2020ko urriaren 2a
15:53
Entzun

Urte politikoa hastearekin batera, Jon O. Urain BERRIAko Politika saileko kazetariak blog berri bat abiatu du: Bazkalosteko kafea. Euskal Herriko politika izango du hizpide nagusia, baina gai gehiago ere jorratuko ditu bertan. Lehen sarrerak, esaterako, duela hiru urte Kataluniako erreferendumaren aurretik eta gero IƱigo Urkullu lehendakariak eginiko bitartekaritza izan du aztergai: Urriak 1.

Testuan, Urkulluk data haietan mahai gainean jarritako proposamen politikoak aztertu ditu, BERRIAk atzo argitaratutako Mezularitza baten agiriak artikulua oinarri. Lan horretarako ere Urkulluk ezagutarazitako 600dik gora orrialde eta Kataluniako presidente ohi Carles Puigdemonten liburua hartu ditu abiapuntu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.