ERABAKITZEKO ESKUBIDEA

Hamaika Gara-k ekitaldi kultural eta politiko bat egingo du larunbatean

Internet bidez eta hainbat herritan antolatu dituzten proiekzioetan ikusi ahalko da.

Hamaika Gara egitasmoaren eragile sustatzaileetako ordezkariak, martxoan. ANDONI CANELLADA / FOKU
jon olano
2020ko urriaren 29a
10:48
Entzun

Erabakitzeko eskubidea legez jasotzearen eta erreferendum baten aldeko sinadurak biltzeari berrekin dio Hamaika Gara egitasmoak, eta, testuinguru horretan, ekitaldi kultural eta politiko bat antolatu du etziko. Altxa! izena jarri diote ekitaldiari, eta 18:00etan izango da, Durangoko Plateruenan (Bizkaia). COVID-19aren izurriaren eraginez, ordea, ezin izango da bertatik bertara ikusi; sarean egongo da ikusgai, Hamaikagara.euswebgunean eta herri ugaritan antolatu dituzten emanaldietan.

Antolatzaileen arabera, «nazioarteko erreferentziazko hainbat pertsonak eta hainbat kulturgilek» parte hartuko dute ekitaldian: Erika Olaizola, Iraia Elias eta Laura Penagos aktoreek, Amets Arzallus bertsolariak eta Eñaut Elorrieta, Ruben Caballero eta Dupla taldeko musikariek.

Webgunerako sarbidea larunbatean eskuratu ahalko da, webgunean bertan, 3 euroan. 40 minutu inguruko ikuskizun batekin hasiko da saioa. Azken hamarkadetan zeharreko bidaia bat proposatzen du Gotzon Barandiaran gidoilariak, «euskaldunon erreferente kulturalak» ardatz hartuta: «Gure herria etengabe egon izan da mugimenduan; behin eta berriz asmatu eta berrasmatu dugu nola egin aurrera».

Amancay Gaztañaga zuzendariak azaldu duenez, transmititu nahi izan dute herri gisa «nondik gatozen, nora goazen, bide horretan zer ebaki behar izan dugun, eta nola eraiki genezakeen etorkizun berri bat atzean utzitakoa galdu gabe». Ikuskizunaren ondoren, Hamaika Gara egitasmoaren sustatzaileek hitzaldi politko bateratu bat egingo dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.