euskal presoak

Epaiketa arte Urrutikoetxeak baldintzapean aske segitzea erabaki du epaileak

Astean behin aurkeztu beharko du bizilekua duen auzoko komisarian, eta Frantziatik ateratzeko debekua du.

Josu Urrutikoetxea, BERRIArentzat egindako argazki batean, urrian. EñAUT CASTAGNET
2020ko azaroaren 3a
11:24
Entzun

Urriaren 19an eta 20an epaitu behar zuten Josu Urrutikoetxea Parisko Dei Auzitegian, 2005 eta 2006 arteko prozesuarekin lotuta, baina osasun krisiagatik lekukoak Parisen ezin zirenez egon, atzeratu egin zuten epaiketa. Datorren otsailaren 22rako eta 23rako jarri zuten data.

Gaur, epaiketa izan arte baldintzapean aske uztea erabaki du epaileak. Astean behin aurkeztu beharko du bizilekua duen auzoko komisarian, eta Frantziatik ateratzeko debekua du. 2019ko maiatzean atxilotu zuten ETAren ordezkari izandakoa, eta, ordutik, amaraun judizial batean dago. Kontrako bi prozedura irekiak dizkiote Frantzian, eta Espainiak eginak dizkio kontrako bi estradizio eta bi euroagindu eskaera. Uztailean utzi zuten baldintzapean aske.

Urrutikoetxearen aurkako bi auzi ziren egitekoak urrian, Frantziako prozeduren harira. Lehena otsailera arte gibelatu dute; bigarrena, 2010-2013ko prozesukoari buruzkoa, instrukziora bidali zuen Parisko Zigor Auzitegiak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.