'BATERAGUNE AUZIA'

Espainiako Auzitegi Gorenak hilaren 15ean erabakiko du 'Bateragune auzia' berriz egin ala ez

Fiskalak epaiketa berriro egiteko eskatu zuen azaroan. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak 2018an ebatzi zuen akusatuen eskubideak urratu egin zirela epaiketan, eta, ondorioz, Espainiako Auzitegi Gorenak 2012an jarritako zigorrak baliogabetu egin zituen uztailean Gorenak berak. 

Espainiako Auzitegi Gorenak zigorrak bertan behera utzi ondoren egindako agerraldia, abuztuan, Donostian. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2020ko abenduaren 2a
15:26
Entzun

Espainiako Auzitegi Gorenak Bateragune auzikoen zigorrak bertan behera uztea erabaki ondotik, epaiketa berriro egiteko eskatu zuen azaroan fiskaltzak. Epaileak jarria du jada auzia berriro eginen duten ala ez erabakitzeko data: abenduaren 15ean ebatziko dute.

Auzitegi Gorenak ateak itxita aztertuko du epaiketa berriro egitea ala ez egiteari buruzko erabakia.

Uztail bukaeran iritsi zen Auzitegi Gorenaren sententzia: Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Bateragune auziari buruz 2018ko azaroan kaleratutako epaiari men egin zion, eta, ondorioz, Gorenak berak 2012an ezarritako zigorrak baliogabetu zituen. Gorenak 2012an ezarritako espetxe zigorra osorik betea zuten ordurako bost kondenatuek, eta 31 urte egin zituzten preso: Sonia Jacintok, Arkaitz Rodriguezek eta Miren Zabaletak, seina urte, eta Otegik eta Diazek, ia sei eta erdi bakoitzak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.