TORTURA

Estrasburgoren epaia aintzat hartzeko eskatu dio Geroa Baik Espainiari

Arnaldo Otegik nabarmendu du tortura «hamarkadetan» erabili izan dela euskal herritarren aurka.

Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren egoitza, Estrasburgon. PATRICK SEEGER / EFE
jon olano
2021eko urtarrilaren 19a
11:42
Entzun

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak emandako epaiaren inguruko balorazioak egiten ari dira eragileak. Horietako bat izan da Geroa Bai: epaia aintzat har dezala eskatu dio Espainiako Estatuari, «baita polizia etxeetan tratu txar eta tortura jarduerak eragotzikodituzten protokoloak bermatzeko beharrezko neurriak har ditzala ere». Halaber, «tratu txarren kasu guztiak» ikertzeko eta «opakotasun gunerik» ez uzteko eskatu du.

Foro Sozial Iraunkorra: sare sozialetan, zabaldu du «egia, justizia eta erreparazioa lortzeko pertsona torturatuek egin behar duten bidea luzea eta gogorra» dela: «Justizian konfiantza gutxi duten arren, Estrasburgoko epaia urrats garrantzitsua da. Bada garaia estatuak eta torturatzaileek egindako kaltea onartzeko».

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak, berriz, nabarmendu du tortura «gizateriaren aurkako delitua» dela: «Hamarkadetan erabili dute gure herriaren aurka, beren isiltasunarekin ukatzen edo babesten zutenen konplizitatearekin. Ministro honen konplizitatea sarritan utzi dute agerian. Ibilbide etikoa».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.