Koronabirusa

Gaur amaitzen da pandemiak kulturan izandako eragina aztertzeko mintegian izena emateko epea

Urtebetean COVID-19ak Euskal Herrian izan duen eragina aztertzeko bigarren online mintegia egingo du BERRIAk hilaren 10ean, 19:00etan: Sortzaileak garai pandemikoan. Izena emateko epea irekita dago, eta hori egiten dutenek galderak egiteko aukera izango dute. 

Kultur ekitaldi bat, udan. GORKA RUBIO, FOKU
2021eko martxoaren 5a
10:51
Entzun

COVID-19aren pandemiak gogor jo du kultura, eta kalterik handienak pairatu dituzten sektoreetako batzuk dira arte eszenikoak, bertsolaritza eta musika. Ander Lipus aktorearekin, Nerea Ibarzabal bertsolari eta Txakur Gorria sormen kolektiboko kidearekin eta Leire Iribarne Diabolo Kiwi musika taldeko kidearekin mahai inguru bat egingo du BERRIAk, online. Hiru horien esperientzian oinarrituta, pandemiak sortzaileengan izan duen eragina aztertzea da asmoa.

Koronabirusa Euskal Herrian agertu zenetik urtebete bete den honetan, gaiarekin lotuta BERRIAk abian jarriko duen bigarren mintegia da kultur sortzaileekin egingo duen hau. Urtebetean zientziaren ikuspegitik ikasitakoa aztertuz egin zuen aurreneko mintegia, otsailaren 17an, eta, orduan bezala, parte hartzaileek oraingoan ere protagonistei galderak egiteko aukera izango dute, aplikazioaren txataren bidez.

Horretarako, beharrezkoa da izena ematea. Epea irekita dago, eta martxoaren 9an itxiko da, mintegiaren bezperan. Parte hartzaileek mintegia ikusi eta entzuteko esteka jasoko dute hura hasi baino ordu batzuk lehenago, posta elektronikoz. Estekan klik eginez, mintegian sartu ahal izango da, bai Zoom aplikazioaren bidez, bai nabigatzailearen bidez. Ordu eta erdiko iraupena izango du saioak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.