Albistea entzun

ESKUBIDE ZIBIL ETA POLITIKOAK

Madrilek aitortu du ideia politikoengatik kaleratu zutela Patxi Zamora

EAJri emandako erantzun batean, Espainiako Gobernuak azaldu du Zamora Eusko Abertzale Ekintzaren zerrendetan aurkeztu zela 2007an.

Patxi Zamora, bere egoeraren berri emateko prentsaurreko batean, 2018ko urrian.
Patxi Zamora, bere egoeraren berri emateko prentsaurreko batean, 2018ko urrian. Iñigo Uriz / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2021eko martxoak 25

Patxi Zamorak, CAN auzia salatu zuen Kontuz elkarteko eledunak, Iberia konpainian lan egiten zuen, hegazkin zerbitzari, harik eta 2017ko azaroaren 22an Guardia Zibilak hegazkinetan sartzeko baimena atzera bota zion arte. Ondorioz, aire konpainiak kaleratu egin zuen Zamora. Orain, Espainiako Gobernuak aitortu du Zamora bere ideia politikoengatik egotzi zutela.

Iñigo Barandiaran EAJko diputatuak egindako galdera bati erantzunez, Espainiako Gobernuak azaldu du, batetik, «arriskuak aztertuta» egiten direla txostenak, «abiazio zibileko segurtasunerako mehatxuak saihesteko», eta, horretarako, «aurrekarien egiaztapen indartua» egin ohi dela, Hegazkintza Zibilerako Segurtasun Programa Nazionalaren alderdi publikoaren H eranskinaren 6.2. artikuluaren arabera.

Segidan, ordea, gobernuak azaldu du Patxi Zamora Eusko Abertzale Ekintzaren zerrenda batean aurkeztu zela 2007ko hauteskundeetan, eta Espainiako Auzitegi Gorenak legez kanpo utzi zuela zerrenda hori. Erantzunean adierazten denez, «interesdunen defentsarako mekanismoak Hegazkintza Zibilerako Segurtasun Programa Nazionalaren zati publikoko H eranskineko 9. artikuluan jasotzen dira», eta bertan ezartzen da «zein den egokitasuna baloratzeko prozedura gainditzen ez duen pertsona baten defentsarako mekanismoa».

Barandiaranek uste du gobernuaren erantzuna «eskandalu onartezina» dela, eta salatu du «oinarrizko eskubideen eta lan eskubideen urraketa nabarmena» dela Zamorak inhabilitatu eta kaleratu zutenetik jasan duen «babesgabetasuna», «kaleratu egin zutelako, lan horretan jardutea galarazi ziotelako, eta errugabetasun presuntziorako eskubidea bidegabe erabili zutelako». Barandiaranek azaldu du EAJ lanean ari dela Espainiako Kongresuan gaiari buruzko egitasmo gehiago aurkezteko, «jasotako erantzuna salatzeko eta Espainiako Gobernuari azalpenak eskatzeko».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eneko Goia Donostiako alkatea, artxiboko irudi batean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Eneko Goiaren gobernukideek baztertu egin dituzte alkateak proposatutako turismo tasak

Iñaut Matauko Rada

PSE-EEko eta PPko ordezkariek Eneko Goiaren proposamena kritikatu dute. Udalerriek kudeatutako turismo tasa ezartzea eskatu dio Donostiako alkateak Eusko Jaurlaritzari.

Elkarretaratzea, gaur, Leitzan. ©Leitzako Txosna Batzordea.

Txosnetan jasotako «mehatxu faxistak» salatu dute Leitzan, elkarretaratze batean

Berria

150 bat lagun elkartu dira Faxismoari stop lelopean. Pintura gorria bota zuten txosna batera, eta herritar baten aurkako mehatxuak ere agertu ziren.

Konpartsetako kideak, atzo Bilbon egindako agerraldian. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Sarek eta Bilboko konpartsek manifestazioa egingo dute 26an

Gotzon Hermosilla

Mobilizazioak 'Etxera bidea gertu' izango du goiburu. APAVT elkarteak debekatzeko eskatu du, xedea «ETA gorestea» delakoan

Etxeratek joan den astean Donostian egindako protesta. ©ANDONI CANELLADA/FOKU

Beste sei euskal preso jarri dituzte hirugarren graduan azken hilabetean

Berria

Guztira, 23 presori eman diete hirugarren gradua Eusko Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...