AEB

AEBetan 'X' genero izendapena duen lehen pasaportea eman dute

Datorren urterako pasaporte sistema erabat egokituta egotea eta izendapen berria normalizatuta egotea espero dute.

Harrotasun eguneko desfilea aurten, New Yorken. PETER FOLEY, EFE
jon ordonez garmendia
2021eko urriaren 27a
16:54
Entzun

AEBetan lehen aldiz gizon eta emakume izendapenik gabeko pasaporte bat eman dute. 'X' genero izendapena gizon eta emakume gisara identifikatzen ez direnek eduki ahal izango dute. Ez dute jakinarazi nork eskuratu duen lehen pasaporte hori, baina Ned Price Estatu Departamentuko bozeramaileak aurreratu du 2022. urterako, pasaporte sistema osoa horretara egokitzen dutenerako, erabat normalizatuta egongo dela, eta edonork eskatu ahal izango duela izendapen hori.

Antony Blinken Estatu idazkariak ekainean aurreratu zuen bitarrak ez diren edo intersexualak diren pertsonentzat aukera gehiago jarriko zituztela pasaportean. Helburua LGTBI komunitatearen eskubideak aitortu eta aurrerapausoak ematea da.

Urrats hori egin dute aurten Argentinan ere. Uztailetik, Argentinako nortasun agirietan 'X' izendapena ageri da, gizon eta emakume gisa identifikatzen ez diren guztientzat. Urrats hori egin duen Latinoamerikako lehen herrialdea da Argentina. Mugimendu transfeministak, ordea, aurreragoko helburuei begira jarriak dira jada. Australian eta Kanadan ere badago modua gizon eta emakume izendapenak ez diren beste batzuk aukeratzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.