Albistea entzun

EUSKAL PRESOAK

Olga Comes euskal presoa baldintzapean aske utzi dute

Hamahiru urte egin ditu preso. Iruñeko espetxean ari zen zigorra betetzen: azken hilabeteotan, hirugarren graduan.

Euskal presoen eskubideen alde egindako Nafarroako martxaren akabera, urrian.
Euskal presoen eskubideen alde egindako Nafarroako martxaren akabera, urrian. Jagoba Manterola / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2021eko azaroak 9 11:42

Etxerat-ek jakinarazi duenez, Olga Comes Arambillet euskal preso iruindarra baldintzapean aske utzi dute gaur, Frantziako eta Espainiako Estatuko espetxeetan hamahiru urteko espetxe zigorra beteta.

Euskal Herri inguruko kartzeletara hurbildu zituzten lehen euskal presoetako bat izan zen Comes. 2018ko abenduan iragarri zuten Leongo espetxetik Villabonakora mugituko zutela (Espainia); 2019ko urtarrilean lekualdatu zuten. Ondotik, 2020ko azaroan iragarri zuten Euskal Herriratu eginen zutela: Iruñera ekarri zuten. Aurtengo ekainean hirugarren gradua eman zioten, eta gaur baldintzapean aske gelditu da, azkenean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Juantxo Lopez de Uralde, Pilar Garrido eta Roberto Uriarte diputatuak Gasteizko Justizia Jauregiaren parean ©Berria

Unidas Podemosek salaketa jarri du Martxoaren 3ko sarraskian Martin Villak izan dezakeen «erantzukizuna» iker dezaten

Unai Etxenausia

Gaineratu dute iraganean «krimenak» egin dituzten Espainiako «segurtasun indarren» eta hainbat agintariren zigorgabetasuna amaitu behar dela.

Enrique Maia Iruñeko alkatea. ©Iñaki Porto / EFE

Iruñeko alkatea arbuiatzeko adierazpena aurkeztuko dute EH Bilduk eta Geroa Baik

Berria

Adierazpen xenofoboak «daturik eman gabe» egitea eta «kolektibo oso ahulak jomugan jartzea» egotzi diote Enrique Maiari.

Altsasuko gazteen alde egindako mobilizazio bat, 2019ko urrian. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Estrasburgok ez du aintzat hartu Altsasuko auziko gazteek egindako salaketa

Gotzon Hermosilla

Auziak Europan izan zezakeen bide judiziala amaitu egin da. Gizarteak emandako babesa nabarmendu du Altsasu Gurasoak plataformak

<em>Mozal legearen</em> aurka egindako protesta bat, Iruñean. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Mozala nola kendu

Iosu Alberdi

Kongresuko Barne Gaietarako Batzordera iritsi da 'mozal legea' erreformatzeko proposamena. Indar parlamentarioen lana izango da orain aldaketen nondik norakoak eztabaidatu eta adostea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.