EUSKAL PRESOAK

Olga Comes euskal presoa baldintzapean aske utzi dute

Hamahiru urte egin ditu preso. Iruñeko espetxean ari zen zigorra betetzen: azken hilabeteotan, hirugarren graduan.

Euskal presoen eskubideen alde egindako Nafarroako martxaren akabera, urrian. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2021eko azaroaren 9a
11:20
Entzun 00:00:0000:00:00

Etxerat-ek jakinarazi duenez, Olga Comes Arambillet euskal preso iruindarra baldintzapean aske utzi dute gaur, Frantziako eta Espainiako Estatuko espetxeetan hamahiru urteko espetxe zigorra beteta.

Euskal Herri inguruko kartzeletara hurbildu zituzten lehen euskal presoetako bat izan zen Comes. 2018ko abenduan iragarri zuten Leongo espetxetik Villabonakora mugituko zutela (Espainia); 2019ko urtarrilean lekualdatu zuten. Ondotik, 2020ko azaroan iragarri zuten Euskal Herriratu eginen zutela: Iruñera ekarri zuten. Aurtengo ekainean hirugarren gradua eman zioten, eta gaur baldintzapean aske gelditu da, azkenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.