Albistea entzun

KAZAKHSTAN

Errusiak bidalitako tropak etzi dira Kazakhstandik ateratzen hastekoak

Tokaiev presidentearentzat, azken egunetako protestei aurre egiteko ezinbestekoa izan da Sobietar Batasun ohiko hainbat herrialdek osatutako ODKB erakundeak bidalitako 2.000 soldaduen laguntza

Kazakhstango armadaren soldadu bat, atzo, Nursultan hiriburuko kontrol puntu batean.
Kazakhstango armadaren soldadu bat, atzo, Nursultan hiriburuko kontrol puntu batean. EFE Tamaina handiagoan ikusi

Igor Susaeta -

2022ko urtarrilak 11

Kazakhstanen azkeneko hamar egunetan lehertu diren protestei aurre egiterakoan, ODKB Segurtasun Kolektiborako Itunaren Erakundeko estatu kideen soldaduen laguntza ezinbestekoa izan da, herrialdeko presidente Kassim-Jomart Tokaieven esanetan. Kazakhstanekin batera, Errusia, Armenia, Bielorrusia, Kirgizistan eta Tajikistan dira aliantzako kideak, eta Tokaievek berak atzo zehaztu zuenez, 2.030 soldadu bidali dituzte; gehienak, Errusiako armadakoak. Presidenteak, gaur, bideokonferentziaz iragarri zuenez, Sobietar Batasuna desegin ondoren sortutako erakundearen tropak bihar dira herrialdetik ateratzen hastekoak. Pixkanaka egingo dute erretiratzea, eta aurreikusten dute ez duela hamar egun baino gehiago iraungo.

Berez erregaien prezioen igoerarengatik hasi ziren mobilizazioak, eta joan den asteazkenean, «mehatxu terroristaren» aurka egiteko, Tokaievek laguntza eskatu zien bazkideei. Iruditzen zaio Almatyn, protesten erdigunean, esku hartu izan ez balute, hiriaren kontrola galduko zuketeela estatuaren indarrek.
Manifestariak «prestatutako gaizkile armatuak» dira presidentearen hitzetan, «nazioarteko terroristak», eta atzo adierazi zuenez, «estatu kolpe bat» emateko asmoa zuten. Gehienak «Asia erdialdekoak, Afganistangoak eta Ekialdeko Hurbilekoak» dira. Ez du, ordea, hori baieztatu ahal izateko inongo frogarik aurkeztu. Vladimir Putin Errusiako presidenteak ere «atzerriko esku sartzeak» salatu zituen, atzo, ODKBko liderrek auziaz hitz egiteko egindako bilera telematikoan.

Egoeraren kontrola galtzen ari zela ikusita, manifestariei «hiltzeko» tiro egiteko agindu zien Tokaievek estatu indarrei eta bazkideen soldaduei, joan den ostiralean. Asia erdialdeko errepublikaren agintariek emandako datuen arabera, 160 pertsona baino gehiago hil dira liskarretan, zaurituak 1.300 inguru dira, eta ia 10.000 pertsona atxilotu dituzte.

Atxilotuen artean dago Karim Massimov herrialdeko Segurtasun Nazionalerako Batzordeko buru ohia, azken bi hamarkadetan hainbat kargu publiko edukitakoa, manifestariei buruzko informazioa ezkutatzea leporatuta. Estatuko aparatuetan purga bat hasi du presidenteak, izan ere, ez dago pozik, ez, batzuen jokabidearekin. «Zenbait hiritan, nahiz eta armamentua sobera eduki, Segurtasun Nazionalerako Departamentuetako buruek egoitzetatik alde egin zuten borrokatu gabe, armamentua eta dokumentu sekretuak horietan utziz».

Egunak igaro ahala, gobernuaren eta ustelkeriaren aurkakoak bihurtu ziren protestak. Kazakhstan herrialde oparoa da baliabide naturalei dagokienean (uranioa, petrolioa eta gasa, batez ere), eta Tokaievek onartu du horiek salduz herrialdeak lortzen dituen etekinak ez direla behar bezala banatzen. «Oligarken taldeak izan dira hazkunde ekonomikoaren onuradun nagusiak. Oligopolioek merkatu librearen garapena mugatu zuten, eta herrialdearen lehiakortasuna murriztu», azpimarratu zuen atzoko diskurtsoan.

Smailov, lehen ministro

Mobilizazioak hasi eta gutxira, aurreko asteazkenean, gobernuak dimisioa eman zuen. Askar Mamin ordezkatuz, behin-behineko lehen ministroa Alijan Smailov izan da azkeneko astean, eta, gaur, Tokaiev presidenteak berak proposatuta, parlamentuak onartu zuen kargurako. 49 urte ditu Smailovek, eta, aurrez, Finantza ministroa izan zen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jordi Turull JxCko idazkari nagusia, atzo arratsaldean egindako prentsaurrekoan. ©TONI ALBIR / EFE

JxCk salatu du ERCk ez duela ados jartzeko «inolako borondaterik»

Mikel Elkoroberezibar Beloki

«JxCk Kataluniako Gobernuan jarrai dezan nahi duzu?», galdetuko die buruzagitzak militanteei ostegunean eta ostiralean egingo duten kontsultan. ERC prest dago «bakarka» gobernatzeko
Gizon bat Mariupolen (Ukraina), suntsituriko auto batzuei begira. ©EPA / EFE

Errusiak ez du kontrol osorik anexionatu duen eskualde bakar batean ere

Mikel O. Iribar

Ukrainako indarrek Khersongo zenbait eremu «askatu» dituzte, Zelenskiren esanetan. Moskuk aitortu du ez duela argi zer muga zehatz dituzten bere lurraldearen parte egin dituen eremuek

Aminiren familiak salatu du oraindik ez duela ikusi heriotzaren espedientea

Maddi Iztueta Olano

Irango agintarien «erantzunik eza» kritikatu du familiak: «Inork ez digu erantzun argirik ematen»
Errusiako bandera, Errusiako Behe Ganbera eraikinaren gainean, Moskun. ©YURI KOCHETKOV / EFE

Errusiako Behe Ganberak berretsi egin ditu Ukrainan okupatutako lurrak anexionatzeko itunak

Mikel O. Iribar

Kremlinek onartu du ez duela argi zein diren anexionatutako lurren mugak. Errusiera izango da hizkuntza ofiziala, eta errubloa dibisa nazionala, 2023tik aurrera. Zelenskik esan du Ukrainako armadak eremu gehiago «askatu» dituela herrialdearen ekialdean eta hegoaldean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...