Zerga iruzurra

Jose Maria Aristrain enpresaburua errugabetzat jo dute

Madrilgo fiskaltzak 52 urteko espetxe zigorra eskatu zuen haren aurkako epaiketan, baina epaileek ez dute deliturik frogatutzat jo.

Jose Maria Aristrain, eskuinean, haren argazki publiko baten batean. BERRIA
Iker Aranburu.
2022ko urtarrilaren 18a
17:12
Entzun

Espetxeari izkin egin dio Jose Maria Aristrain enpresaburuak (Olaberria, Gipuzkoa, 1963). Madrilgo auzitegiko fiskaltzak 64 urteko espetxe zigorra eskatu zuen haren aurka —epaiketan 52 urtera gutxitu zuen—, 2006 eta 2009 artean Suitzan bizi zen itxurak egin eta Espainiako Ogasunari —aspaldi joan zen Madrilera bizitzera— 211 milioi euroko zerga iruzurra egin ziolakoan. Epaileek, ordea, errugabetzat jo dute; besteak beste, fiskalak ez duelako frogatu Aristrain ez zela Suitzan bizi izan legeak zerga helbiderako finkatzen duen gutxieneko kopurua: 183 egun.

Akusazioak zioen Aristrainek sozietate multzo bat sortu zuela ogasunari ez ordaintzeko, baina epaileek nabarmendu dute haren gastu gehienak Arcelor Mittalek emandako dirutik ordaindu zirela eta ez dagoela deliturik horretan.

Aristrain familia da izen bereko Olaberriko altzairutegiaren sortzailea, eta, fabrika Arcelor Mittalen esku geratu zenetik, altzairuaren multinazionalaren akzioen %2ren jabea. Gainera, Tubacexen %11 ere Aristrainena da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.