Bertsolaritza

Izpuran eginen dute aurtengo lehenbiziko Bertso Eguna, martxoaren 26an

Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Unai Agirre arituko dira bertsotan, Aimar Karrika gidari. Faustin Bentaberri Gelan eginen dute saioa.

2021ean Iruñean eginiko Bertso Eguneko irudia. IñIGO URIZ, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko otsailaren 22a
14:59
Entzun

Akabo bertsozale berantetsien kezka. Ailegatu da iragarpena, azkenik: 2022an ere izanen da Bertso Egunik. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, Izpuran (Nafarroa Beherea) eginen dute saioa, martxoaren 26an, larunbatarekin. Halaber, jadanik eman dute kantuan arituko diren bertsolarien zerrenda ere: Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Unai Agirre izanen dira saioan, eta Aimar Karrika arituko da gidari lanetan. Ordea, antolatzaileek argitu dute emanaldi berezia denez gero «eskualdeko beste zenbait sortzailek» ere hartuko dutela parte.

Faustin Bentaberri Gelak hartuko du saioa, zehazki, arratsaldeko 17:00etan hasita. Sarrerak gaurtik dira salgai, www.bertsosarrerak.eusatarian. Gainera, elkarteak zehaztu du emanaldira joan nahi duenak ezinbesteko izanen duela COVID ziurtagiria edukitzea.

Emanaldiaren aurretik, urteroko Ohiko Batzar Nagusia eginen du Bertsozale Elkarteak, Izpuran bertan. Goizez eginen dute: 11:00etatik 13:00etara. Iragan urtean eginikoen errepasoa eta balantze gauzatzea da asmoa, baita aurtengo aurrekontua aurkeztea ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.