Albistea entzun

Musika

Ane Negeruela izango da Nogen musika taldeko abeslaria

Eider Saezen lekua hartuko du abeslariak. Aurrez ere aritua da taldean.

Ane Negeruela, ezkerrean, gainerako taldekideekin.
Ane Negeruela, ezkerrean, gainerako taldekideekin. Nogen Tamaina handiagoan ikusi

Aitor Biain -

2022ko martxoak 18 12:48

«Gure bihotzak soportatu dezaken emozio, ilusio eta zoriontasun guztiarekin kontatzen dizuegu hemendik aurrera Ane izango dela gurekin, behin izan genuen bezala, mobida guzti honi forma eta zentzua ematen. Ez daukagu hitzik». Sareetan zabaldutako mezu horrekin jakinarazi du Nogen musika taldeak Ane Negeruela izango dela abeslari berria.

Eider Saezen lekua hartuko du Negeruelak. Saezek iazko urtearen amaieran iragarri zuen taldea utziko zuela. Ia lau urte eman zituen taldean abeslari lazkaotarrak, baina uztea erabaki zuen, bere lekua jadanik taldean ez dagoela iritzita.

«Ezer ez da atzean uzten guztiz eta, hortaz, Nogenen hasiera berri baten atarian gaudela esateak edota ziklo ezberdin baten aurrean gaudela esateak errazegia dirudi», azaldu du taldeak hedabideetara zabaldu duen oharrean. «Inoiz ixten ez den zirkuluaren arkua marrazten ari garela sentitzen dugu».

Aurrez Nogenen aritutakoa da Negeruela. Hasierako urteetan aritu zen zehazki, 2016 eta 2018 urteen artean, abeslari orduan ere. «Bidaia honetan aurrera egiteko, Lys eta Liv Til Dodenen gurekin bidea hasi zuen Ane aurkitu eta berriro elkarrekin musika egiteko zortea dugu». Hori dela eta, bidean aurrera egin arren, hastapenetara itzuli eta elkartu ziren lekuetara itzultzeko aukera izan dutela nabarmendu du taldeak.

Etapa berria hasteko, kantu batzuk zuzenean eta formatu akustikoan grabatu ditu taldeak, eta bideo bidez argitaratuko ditu datozen egunetan. Lehenengoa, Keari kantua, Donostiako Ponsol dendan grabatu dute.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbiori txapela janzten, 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean. ©Aritz Loiola / Foku

Nork banatuko ditu Bertsolari Txapelketa Nagusiko sariak?

Andoni Imaz

Bertsogintzako kideez gain, euskalgintzan eta kulturgintzan dabiltzan zenbait lagunek emango dituzte sariak abenduaren 18ko finalean; besteak beste, Irantzu Idoatek, Sagrario Alemanek eta Edurne Azkaratek.

 ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

«Badaude mehatxu batzuk airean, eta ez dakit oso kontziente garen»

iñigo Astiz

Itxaropena eta kezka, biak igar daitezke Gaztelurrutiaren diskurtsoan. Bihar irekiko ditu ateak Durangoko Azokak, eta, batetik, pandemia aurreko itxura izango duela espero du, baina, bestetik, erronka sorta baten aurrean ere ikusten du euskal kultura.
<em>Moor Krad</em> ikuskizuna ostiralean estreinatuko du Ertza konpainiak, Bilboko Arriaga antzokian. ©ASIER ZABALETA

Gela ilunak argiztatzera

Ainhoa Sarasola

Ertza konpainiak 'Moor Krad' estreinatuko du ostiralean, Bilboko Arriaga antzokian. Asier Zabaletak zuzendu du obra, eta bost dantzari eta abeslari bat bilduko ditu oholtza gainean

Kepa Junkera musikaria, atzo, Bilboko Arte Ederren Museoan, <em>Berpiztu</em> liburua aurkezten. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Junkera, «liburukote» batean

Iñigo Astiz

Musikariak bere obra osoa errepasatu du 'Berpiztu' liburuan, 40 artistaren obrek lagunduta

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...