Memoria

Txillardegi omentzeko plaka kendu dute Donostiako Gaskonia plazatik

«Txillardegi Plaza» zioen plakak hiru urte zeramatzan hor, 2019an Txillardegi Liburutegia ekinaldiak jarri zuenetik.

Plaka, kenduta, Donostiako Gaskonia plazan. JOSEBA ALVAREZ
2022ko maiatzaren 22a
13:08
Entzun

2019ko urtarrilaren 13an, Jose Luis Alvarez Txillardegi-ren heriotzaren 7. urteurrenean, Antiguako Gaskoina Plazan Txillardegi Plaza zioen plaka bat jarri zuen Txillardegi Udal Liburutegia herri plataformak. Plaka jarrita egon da atzo arte, udalak kendu duen arte. Ez da lehen aldia.

Hala salatu du Joseba Alvarez Ezker Abertzaleko kideak, eta berriz jarriko dutela hitzeman du: «Euskal memoria defenda dezagun!», idatzi du Twitterren.

Aurretik, 2019ko uztailean ere kendu zuen plaka udalak. Ordukoan ere ez zuen eman azalpenik.

Gaur egun, Gaskonia plaza dago garai batean Txillardegi etxea zegoen lekuan; handik hartu zuen hark izengoitia, eta han egiten diote omenaldia, urtero, harenheriotzaren urteurrenean.

Txillardegi Liburutegia ekinbideari dagokionez, aurtengo apirilean bertan behera uztea erabaki zuten haren sustatzaileek, «horma handi batekin topo» egin dutelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.