Albistea entzun

Tortura

Torturaren biktimak aitortzeko borondatea adierazi du Jaurlaritzak

Torturaren Biktimei Laguntzeko Nazioarteko Egunaren bat egin du gobernuak, eta orain arteko urratsen garrantzia nabarmendu.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako eleduna, artxiboko irudi batean.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako eleduna, artxiboko irudi batean. Jaizki Fontaneda / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2022ko ekainak 21 12:44

Torturen Biktimei Laguntzeko Nazioarteko Eguna baliatuta, Eusko Jaurlaritzak praktika «iraingarri» hori arbuiatzeko aitorpen bat adostu du Gobernu Kontseiluan, eta «biktimei laguntzeko eta aitortzeko borondatea» adierazi du, eta aitortu «egia, justizia, konponketa eta ez errepikatzeko bermea jasotzeko eskubidea» dutela.

Jaurlaritzak salatu du torturaren erabilera gizateriaren aurkako krimen bat dela «sistematizatu eta orokortua», eta gogoratu du nazioarteko komunitateak hitzarmen eta akordio ugaritan gaitzetsi duela praktika hori.

Gobernuak Euskal Herrian pairatutako torturen inguruko azken ikerketei eta EAEko legediak aferaren inguruan jasotakoei ere egin die aipamena, torturaren aurka egiteko eta biktimak aitortzeko «jarrera proaktiboaren» erakusgarri direlakoan.

2019an Eusko Legebiltzarrak euskal erakundeei egindako eskaeraren bidetik egin du adierazpen hori Jaurlaritzak. Hark deitu zuen gobernua ekainaren 21ean bat egitera Torturaren Biktimei Laguntzeko Nazioarteko Egunarekin.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ahurretan sartu ezinezko 48 ordu

AHURRETAN SARTU EZINEZKO 48 ORDU

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Uztailean beteko dira 25 urte ETAk Miguel Angel Blanco Ermuko PPko zinegotzia bahitu eta hil zuela. 'Euskal' zen ororen aurkako olde bat ekarri zuen atentatuaren aurkako erreakzioak, BERRIAk elkartu dituen orduko hiru kazetariek oroitu dutenez. Abertzaletasunak batuta erantzun zion.

 ©BERRIA

Presoak eztabaidagai

Iosu Alberdi

1990eko hamarkadako tentsio gune nagusietako bat izan zen espetxe politika. Presio egiteko «fronte» propio bat ireki zuen ETAk, eta sakabanaketa amaitzeko exijitu zuen Eusko Legebiltzarrak.

Ernaiko 500 kide baino gehiago elkartu ziren Olatzagutiako kiroldegian (Nafarroa). ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Ernaik «gazte estrategia» berritu du, 'Ehotzen' txostena onartuta

Julen Aperribai

«Gazte frontea» eratzea, hezkuntza eta naziogintza lehentasun izango ditu gazte antolakundeak

 ©ZIPI / EFE

Itzalak argiztatzeko

Iosu Alberdi

Madrilek konpromisoa azaldu du Sekretu Ofizialen Legea eta CNIren kontrolerako legea aldatzeko. Oraingoz, baina, EAJk bakarrik aurkeztu ditu proposamenak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...