Albistea entzun

Donostiako Udalak ezingo du Loiolako kuartela eraitsi

EAEko Auzitegi Nagusiak aintzat hartu du Voxen helegite bat: horren arabera, babestu beharreko ondaretzat jo du kuartela.

Loiolako kuartela.
Loiolako kuartela. Gorka Rubio / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2022ko uztailak 13 19:28

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak aintzat hartu du Voxek jarritako helegite bat, eta Espainiako Armadak Donostiako Loiola auzoan daukan kuartela Eraikitako Hiri Ondarea Babesteko Plan Berezian sartzeko agindu du. Horrek galarazi egingo luke kuarteleko eraikinak eraistea. Donostiako Udalaren asmoa zen, kuartela udalaren esku geratzean, hor 1.600 eta 2.000 etxebizitza artean eraikitzea.

Donostiako Udalak 2021eko martxoaren 25ean erabaki zuen plan berezia moldatzea, eta hor ez ziren kuarteleko eraikinak jaso. Erabaki hori auzitara eraman zuen Voxek, eta orain auzitegiak ebatzi du kuartelak bete egiten dituela «babestua izateko planak jartzen dituen baldintzak, baina ez helegitean jasotako forman». Izan ere, Voxek eskatu zuen kuartelari babes maila gorena emateko.

Magistratuek argudiatu dute oinarri hartu dituztela Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren txostenak, eta horiek idatzi dituzten teknikariek kuartelak babestearen alde egin zutela.

Donostiako Udalarentzat kolpea da erabakia. Udaleko iturriek Efe agentziari esan diote «harrigarria» iruditu zaiela epaia, auzitegiak zehazten duelako hirian zein elementu diren babestu beharrekoak. Baina aitortu dute erabakiak Loiolan egin asmo zuen hirigintza proiektua gauzatzea galarazten duela. Eneko Goia alkateak bihar emango ditu xehetasun gehiago.

Maiatzean, Goiak azaldu zuen Espainiako Defentsa Ministerioarekin negoziatzen ari zirela kuartelaren lurrak udalaren esku uzteko, eta espero zutela ados jartzea «uda baino lehen».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Senatuan egindako ekitaldian parte hartu dutenak ©JUAN CARLOS HIDALGO / efe

Txibitek Foru Hobekuntza goraipatu du «batasun konstituzionalaren baitan»

Joxerra Senar

Autogobernua pribilegioa dela aldarrikatzen dutenen aurrean, «pedagogia egin behar» dela aldarrikatu du Madrilen Nafarroako Gobernuko lehendakariak

EH Bilduko Maddalen Iriarte eta Nerea Kortajarena aurrekontuei buruzko agerraldi batean. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Oposizio talde adina osoko zuzenketa Jaurlaritzaren aurrekontuei

Xabier Martin

Osoko zuzenketez gain, 711 zuzenketa partzial aurkeztu dituzte EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PP+C’s-ek, 1.433 milioi euroko balioarekin.

Harkaitz Millan, urriko prentsaurreko batean. ©BERRIA

Harkaitz Millan Gipuzkoako Kultura diputatuak dimisioa eman du, atxilotua izan ondotik

Uxue Rey Gorraiz

Agintarien kontrako atentatua egitea leporatuta atzeman du Ertzaintzak, Donostiako taberna batean izandako istilu batean. Maria Jose Telleria izanen da haren ordezkoa.

EH Baiko zuzendaritza berria, atzo, Baionan egin zuten ekitaldian. ©BOB EDME

EH Baik lurralde elkargo berezi bat nahi du, Euskal Herri burujabea helburu

Ekhi Erremundegi Beloki

Lehen kongresua egin du ezkerreko abertzaleen mugimenduak, Baionan. 2022-2026 aldirako bide orri politikoa onartu dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...