Katalunia

Kataluniako Auzitegiak onartu egin du Laura Borras auzipetzea

Lehiaketa publikorik egin gabe hemezortzi kontratu lagun bati esleitzea leporatzen diote Kataluniako Parlamentuko presidenteari. Herri auzitegi batek epai zezala galdegin zuen Borrasek, baina epaileek atzera bota dute eskea.

Kataluniako Parlamentuko presidente Laura Borras, joan den astean eginiko prentsaurreko batean. QUIQUE GARCIA, EFE
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko uztailaren 18a
15:36
Entzun

Kataluniako Fiskaltzaren eskeari men eginda, epaileek baiezkoa eman diote Kataluniako Parlamentuko presidente Laura Borras prozesatzeari. Joan den astean, Fiskaltzak sei urteko kartzela zigorra eta 21 hilabeteko inhabilitazioa eskatu zituen Borrasen kontra. Hau egozten diote: ILC Letra Katalanen Instituzioko zuzendari zela lehiaketa publikorik egin gabe hemezortzi kontratu lagun bati adjudikatzea. Bada, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak auto bat argitaratu du gaur, eta babestu egin du politikaria delitu horri loturik auzipetzea.

Ikusi gehiago: Fiskaltzak sei urteko zigorra eskatu du Kataluniako Parlamentuko presidentearentzat

Auzipetzeari baiezkoa eman ez ezik, Kataluniako Auzitegiak baztertu egin du Laura Borrasek auzibidearen gainean eginiko eskea: herri auzitegi batean epai zezatela galdegin zuen. Ordea, epaileek argudiatu dute hori ez dela posible, prebarikazioa eta dokumentuak faltsutzea baizik ez baitiote egotzi Borrasi, eta ez, kontrara, iruzurrari loturiko deliturik, parlamentuko presidenteak hala azaldu arren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.