Preso dauden kazetari kurduen hitzak zabalduko ditu BERRIAk

Ekain hasieran Turkiako Poliziak atxilotu eta preso dauzkaten kazetariek kartzelatik igorritako mezuak eta haien auziei buruzko azalpenak emango ditu blog batean.

2022ko uztailaren 24a
15:08
Entzun

Turkiako Poliziak hogei kazetari atxilotu zituen ekainaren 8an Ameden —Diyarbakir turkieraz—, fiskalak aginduta. Kurduak dira kazetari horietatik gehienak, eta «terrorismoari» laguntzea leporatzen diete, zeini bere akusaziopean. Hainbat hedabide eta albiste agentziatako langileak dira kazetari horiek, eta Turkiako Gobernuak prentsa askatasuna isilarazi nahi duela salatzen ari dira. «Atxilotuak ez dituzte zuzenean akusatu: horrek erakusten du ikerketaren helburua ez dela juridikoa, baizik politikoa», azaldu du Resul Temurrek, atxilotuetako batzuen abokatuak.

Hogei kazetari horietatik aske utzi dituzte batzuk, akusaziopean, baina gehienek preso jarraitzen duten. Eta gehiago dira lehenagotik preso dauzkatenak. Oraintxe 76 bat kazetari daude preso Turkiako kartzeletan.

Ekainaren 8ko sarekadan preso hartutako kazetari horien hitzak jasotzeko eta haien auziak azaltzeko, blog bat sortu du BERRIAk, Kazetari kurduak itzalpetik izena duena, eta astero berrituko du, kazetariek eurek igorritako mezuekin.

Ikusi gehiago:'Kazetari kurduak itzalpetik' bloga

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.