Ezbeharra

Pertsona bat hil eta beste bi zauritu dira Legution izandako auto istripu batean

Bart gertatu da istripua, 22:00ak aldera. Bi ibilgailuk elkar jo dute.

Ertzaintza errepide baten  gaineko kontrola egiten, artxiboko irudi batean. MIGUEL TOñA, EFE
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko irailaren 2a
07:43
Entzun

Lagun bat zendu da bart Legution (Araba) izandako auto istripu batean. Ertzaintzak eman du ezbeharraren berri. Zabaldutako informazioaren arabera, bi autok talka egin dute N-240 errepidean. Ondorioz, ibilgailuetako batean zirenetako bat hil egin da, orduantxe. Beste bi pertsona zauritu egin dira, eta ospitalera eraman dituzte.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripua nola gertatu den argitze aldera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.