Lagun bat zendu da bart Legution (Araba) izandako auto istripu batean. Ertzaintzak eman du ezbeharraren berri. Zabaldutako informazioaren arabera, bi autok talka egin dute N-240 errepidean. Ondorioz, ibilgailuetako batean zirenetako bat hil egin da, orduantxe. Beste bi pertsona zauritu egin dira, eta ospitalera eraman dituzte.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripua nola gertatu den argitze aldera.