Hezkuntza

Irakasleek berriz ere aukera edukiko dute eszedentziak noiz amaitu aukeratzeko

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak duela urtebete arautu zituen jardunaldi murrizketak, eszedentziak eta aldi baterako eteteak, eta erabaki zuten baimenak horiek emateko arrazoia amaitzen zenean edo urtarrilaren 31n edo abuztuaren 31n soilik bukatu ahal izango zituztela. Arartekoak eskatu zuen agindu hori bertan behera lagatzea, eta hala egin du Hezkuntza Sailak.

Ikasgela bat Gasteizko Angel Ganivet eskolan, artxiboko irudian. JUANAN RUIZ / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2022ko irailaren 28a
15:39
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak indarrik gabe utzi du duela urtebete lanaldi murrizketen, aldi baterako eteteen eta eszedentzien iraupenaren inguruan ezarritako agindua. Horrenbestez, Arartekoaren gomendioari jarraikiz, irakasleek noiznahi erabaki ahal izango dute baimen horiek bertan behera uztea.

Hezkuntza Sailak duela urtebete pasatxo agindu zuen baimenak horiek emateko arrazoia amaitzean bukatuko zirela, eta, gainontzean, urtarrilaren 31n edo abuztuaren 31n soilik egin ahalko zutela aldaketa. Alegia, esaterako, lanaldi murriztua zuen pertsona batek ezingo zuela Gabonetako edo udako oporretarako lanaldi osora itzuli edo eszedentzia bertan behera laga. Hezkuntza Sailak Arartekoari erantzun zionez, hain zuzen, horixe zen helburua: «abusuak murriztea».

Ikusi gehiago: Zortzi urtez zuzendari izanda, urtebetez ez dute eskolarik eman beharko

Alabaina, Arartekoan kexa jarri zuen herritar batek, iritzita langileen esku egon beharko lukeela baimenak noiz hasi eta bukatu erabakitzeak. Kasua aztertuta, Arartekoak Hezkuntza Sailari eskatu zion berrikusteko eta indarrik gabe uzteko jarraibide hori, eta, orain, jakinarazi diete hala egingo dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.