Albistea entzun

Tortura

Nafarroan torturak izan duen eragina salatzeko konferentzia antolatu dute

‘Tortura, Nafarroatik Haratago’ lelopean Nafarroako Torturatuen Sareak konferentzia antolatu du azaroaren 17an 18:30ean, Nafarroako Medikuen Elkartearen egoitzan.

Nafarroako Torturatuen Sareak egindako prentsaurrekoan
Nafarroako Torturatuen Sareak egindako prentsaurrekoan Jagoba Manterola Tamaina handiagoan ikusi

Itsaso Jauregi -

2022ko urriak 26 12:52

«Ezinbestekoa da torturak Nafarroan izan duen eragina zabaltzea eta gertatutakoaren berri ematea. 1960tik 2012ra bitarte arrazoi politikoengatik Estatuko segurtasun indarrek eragindako tratu txar eta torturak ikertzea ezinbestekoa da», esan du elkarteko Jorge Txokarrok.

Prentsaurrekoan azaldu dutenez, gaian adituak diren estatu eta nazioarteko hizlariak egongo dira azaroaren 17ko konferentzian: Angel del Cura Anton, Olivier Peter, Helena Sola eta Santiago Bereziartua, besteak beste. Herritar guztiei irekitako hitzaldia izango dela esan dute elkartetik, eta interesa duten pertsonen parte hartzea sustatu nahi dute.

«Azken garaian torturatuen gaiak gure herrialdean itzaletik argira ateratzen lortzen ari gara», adierazi du elkarteko Ainara Gorostiagak, eta adibide gisa EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuak abiarazi duen torturaren ikerketa aipatu du. Oraindik bide «luzea» dagoela esan du Gorostiagak, baina lurraldeko torturaren errealitateari buruzko argazki «osoagoa» sortzea da helburua: «Gizarteari eta etorkizuneko belaunaldiei zor diegu gertatutakoa argitzea, hori baita praktika hau desagerrarazteko modurik eraginkorrena».

Azaroaren 17rako konferentziaz gain, azaroaren 20an Santiago Bereziartuak, Argentinako Giza Eskubideen arloan adituak, hitzaldia emango du Iruñean. Argentinan diktaduran jasandako torturaren inguruan hitz egiteko 17:30ean Kondestable Jauregian egongo da.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Arkaitz Rodriguez, atzo, Arrasateko Uarkape frontoian eginiko hitzaldian. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Sortuk abagunea baliatu nahi du Madrilen nazio auzia jorratzeko

Iosu Alberdi

Alderdi independentistak VI. Nazio Konferentzia egin du, eta militanteek aurrera begirako plan politikoa onartu dute. EH Bilduren eta EH Bairen aldeko apustua berretsi dute

Josu Urrutikoetxea, 'No me llame Ternera' dokumentalaren une batean. ©

Auzi bat, ikuspegi desberdinak

Enekoitz Esnaola

Josu Urrutikoetxeak gehienbat ETAren hilketei buruzko galderak erantzun behar izan ditu 'No me llame Ternera' dokumentalean; maiz aipatu du «sentitzen» duela. Gainetik jorratu dute «gatazka».

 ©BERRIA

Torturak blaitutako irail hura

Gotzon Hermosilla

Egunotan 30 urte beteko dira Gurutze Iantzi eta Xabier Kalparsoro Espainiako polizia indarren eskuetan zeudela hil zirenetik. Haien kasuek argitu gabe jarraitzen dute.

 ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

«Sanchezek lortuko du inbestidura aurrera ateratzea»

Gurutze Izagirre Intxauspe

Erronka nagusiak gizarte gaietan daudela uste du Anduezak, eta horretarako politikak garatzea da Alderdi Sozialistaren lehentasuna. Nazio auzia ez dago gizartearen kezken artean, haren aburuz.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.