Klima larrialdia

Xuti Gazte dinamikak «baratzea» jarri du Arrangoitzeko golf zelaian

Planeta berotzen parte hartzen duten aktoreen salatzeko egin dute ekintza

Arrangoitzeko golf zelaian eginiko protestaren une bat. XUTI GAZTE
Edu Lartzanguren.
2022ko azaroaren 19a
11:14
Entzun

Xuti Gazte ekintza ikusgarria egin du gaur Arrangoitzen (Lapurdi). Golf zelaian sartu dira ekintzaileak, lasto fardelez horniturik, eta «baratzea landatu» dute han. Horren bidez salatu nahi izan dute «beroketa klimatikoan parte hartzen duten aktoreak». Mezu bat zabaldu dute: «Lurra lantzen duenarentzat da».

Egipton COP27 klima larrialdiari buruzko NBE Nazio Batuen Erakundearen goi bileraren amaierarekin batera egin dute ekintza.

Martxoan aurkeztu zuten gazteen mugimendu abertzale eta ezkertiarra, Uztaritzen (Lapurdi), eta «gero hobe baten alde» borrokatzera deitu zituzten gazteak.

Uztailean, berriz, Euskal Herriaren independentzia aldarrikatu zuten, Irun eta Hendaia arteko mugan. Eta jende andana batu zuten Donibane Lohizunen (Lapurdi), Frantziaren besta egun nazionalaren harira eginiko protestan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak