Garraioetako kenkariei urtebetez eusteko eskatu du Eusko Legebiltzarrak

Vox ez beste talde guztiak bat etorri dira eskaerarekin.

Eusko Legebiltzarra. ENDIKA PORTILLO / FOKU
gotzon hermosilla
2022ko azaroaren 24a
16:56
Entzun

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio 2023an ere eutsi diezaiola garraio publikoetako txartelei aplikatzen dieten %50eko kenkariari. Neurri hori indarrean dago egun, eta 2022ko abenduaren 31ra arte iraungo du, baina orain Legebiltzarrak eskatu du urtebetez luzatzeko.

Proposamena Elkarrekin Podemos-IUk eta EH Bilduk adostu dute, eta Vox ez beste talde guztiak horren alde agertu dira. EAJk ere bat egin du eskaerarekin, baina nabarmendu du beharrezkoa dela Espainiako Gobernuak ere neurriari eustea hori aurrera atera ahal izateko. Izan ere, garraio publikoetako txartelei aplikatzen zaien %50eko hobari horretatik %30 Espainiako Gobernuak hartzen du bere gain, eta %20 Eusko Jaurlaritzak ordaintzen du.

Onartutako eskaeraren arabera, sei hilabete igarotakoan neurria berriro aztertuko litzateke, beharrezkoa izaten jarraitzen ote duen ikusteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.