Albistea entzun

Ekialde Hurbila

Israelek 42 pertsona atxilotu ditu Jerusalemgo ustezko erasotzailearen etxean eta inguruetan

Besteak beste, Jaire Alkam gazte palestinarraren gurasoak atxilotu ditu. Guztiak horren bizikideak edo bizilagunak dira. 13 urteko haur palestinar bat hil dute bi israeldarrek, ustez horrek beste bi lagun zauritu ostean.

Israelgo soldaduak atzo erasoa izan zen sinagogaren kanpoaldean. /
Israelgo soldaduak atzo erasoa izan zen sinagogaren kanpoaldean. / ABIR SULTAN/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Jon Ordoñez Garmendia -

2023ko urtarrilak 28

Isralek polizia operazio bat jarri du abian gaur goizean, atzo Jerusalemgo sinagoga batean zazpi pertsona hil zituen erasoaren ostean. Ustezko erasotzailearen etxean eta inguruetan 42 pertsona atxilotu ditu, tartean, haren gurasoak. Jerusalem Post egunkariak segurtasun indarretako iturriak aipatuta argitaratu du hamabost gazte daudela atxilotuen artean. Guztiak ustezko erasotzailearen bizikideak edo bizilagunak dira, Israelen ohar ofizialaren arabera.

Ustezko erasotzailea Jaire Alkam da. Jerusalem Ekialdeko Neve Jaakov kokaguneko sinagoga batean sartu, eta, ustez, tiro egin zuen han zeudenen kontra. Israelgo segurtasun indarrek Alkam hil zuten ondoren. Zazpi pertsona hil ziren sinagogako erasoan, eta hiru zauritu larri daude: 70 urteko emakume bat, 20 urteko gazte bat eta 30 urteko gizon bat. Atzoko erasoa Israelek aste honetan Jeninen egin dituen bi erasoen erantzuna litzateke: Israelgo indarrek gutxienez hamar palestinar erail dituzte bi erasotan, tiroz.

13 eta 16 urteko bi palestinar hil dituzte

Lurralde okupatuen parte da Jerusalem Ekialdea. Aste honetan, horietan asko areagotu da tentsioa. Ostegunean Israelgo soldaduak eta poliziak Jeningo errefuxiatuen kanpalekuan sartu ziren, ustez Jihad Islamikoaren kontrako operazio batean. Horrek palestinarren protesta eragin zuen, eta Israelek hamar palestinar hil zituen. Zaurituak hogei izan ziren, horietatik lau larri, tiroa buruan edo bularrean jaso ondoren. Hildakoen artean adineko emakume bat zegoen.

Gaur, 13 urteko haur palestinar bat hil dute Jerusalemen, Times of Israel egunkariaren arabera, horrek 59 eta 20 urteko bi israeldarri tiro egin osten. Inguruan zeuden beste bi israeldarrek hil dute haurra, tiro eginda. Gainera, Israelgo soldaduek duela bi egun zauritu zuen 16 urteko gazte palestinar bat hil da bart. Jerusalemgo Xufat errefuxiatu kanpalekuan bizi zen, eta Wadih Aziz Abu Ramuz zuen izena.

Atzoko erasoaren ostean, Hamasek esan du «Zisjordaniako sarraskiaren mendekua» dela, Israelgo Jedioth Aharonoth egunkariaren arabera. Nazioarteko erakundeek gatazkaren gogortzeak kezkatzen dituela esan dute, besteak beste, Nazio Batuen Erakundeak (NBE), Liga Arabiarrak eta Europako Batasunak. Iaz 170 palestinar hil zituen Israelek, eta aurten jada 29. 2006an Bigarren Intifada izan zenetik, lurralde okupatuetan bizi den egoerarik biolentoena da oraingo hau.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Aleksandr Lukaxenko Bielorrusiako presidentea eta Vladimir Putin Errusiakoa, joan den otsailean, Moskun egin zuten bilera batean. ©VLADIMIR ASTAPKOVICH / EFE

Errusiak iragarri du Bielorrusiara hedatuko dituela arma nuklearrak

Gorka Berasategi Otamendi

Arma nuklearrak ez ugaritzeko nazioarteko konpromisoak beteko dituela nabarmendu du Putinek. AEBek egiten dutenaren pareko neurria dela argudiatu du. Biltegi bat izango du prest uztailerako
 ©JOAN CABASES

«Okupazio baten mende luzaro egonez gero, gorrotoa pizten zaizu»

Joan Cabases

Israelen sorrera ahalbidetu zuen gobernuan egon zen Barag. Ondoren, ordea, irauli egin zuen bere bizimodua eta palestinarrei laguntzen hasi zen. 22 urte daramatza horretan, eta argi du «indarkeria eta mendekuak» ez dutela bakerik eramango Ekialde Hurbilera.
Etxebizitzak eta ibilgailuak, tornadoak hondatuta, AEBetako Rolling Fork herrian. ©@JordanHallWX

Tornado batek gutxienez 26 hildako utzi ditu Mississippin eta Alabaman

Gorka Berasategi Otamendi

Dozenaka dira zaurituak, eta gutxienez lau lagun desagertuta daude. Bilaketa eta erreskate taldeak lanean ari dira goiz-goizetik.

Rahul Gandhiren aldeko protesta isila, atzo, Mumbain. ©DIVYAKANT SOLANKI / EFE

Indiako oposizioburuaren aurkako zigorrek lurrikara politikoa eragin dute

Maddi Iztueta Olano

Lehen ministroaren aurkako difamazio iruzkinak egiteagatik, bi urteko espetxealdira kondenatu dute, eta parlamentuko behe ganberatik bota

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.