Albistea entzun

abortua

Abortuaren 2010eko legea onetsi du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak

Zazpi magistratuk babestu dute araua, eta lauk eman dute kontrako botoa.

Abortatzeko eskubidearen aldeko protesta Gurutzetako ospitaleko atarian, 2014an.
Abortatzeko eskubidearen aldeko protesta Gurutzetako ospitaleko atarian, 2014an. Monika del Valle / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2023ko otsailak 9

PPk helegitea jarri zuen abortuaren 2010eko legearen aurka, eta helegite hori aztertzeko saioa zuen gaur Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. Zazpi magistratuk eman dute legearen aldeko eta PPren helegitearen aurkako botoa, eta lauk eman dute kontrako iritzia. PPren helegiteak abortatzeko epeak jarri zituen jomugan, besteak beste, baina auzitegiaren ebazpenak ontzat eman du atal hori. Enrique Arnaldo bloke kontserbadoreko magistratua zen ebazpena idaztekoa, baina epaileen gehiengoak erabaki du lan hori Inmaculada Montalban ildo progresistakoak egitea.

2010eko legeak epe sistema bat du funtsean, haurdunaldiaren asteen araberakoa. Hala, 14. astetik 22.era bitartean, amaren bizia edo osasuna —fisikoa, psikikoa zein soziala— arriskuan badaude soilik aborta daiteke, betiere mediku baten eta espezialista baten aldeko txostenarekin. 22. astetik aurrera, berriz, ez bi egoeratan eten daiteke haurdunaldia: fetuak gaixotasun larri eta sendaezina balu, edo jaiotzean heriotza eragingo dion arazoren bat balu.

Espainiako Gorteek iazko maiatzean onartu zuten abortua arautzeko beste lege bat. Horren arabera, legea onartzen denetik, 16 eta 17 urteko emakumeek ez dute gurasoen baimenik behar haurdunaldia eteteko. Arauak kendu egin du ordura arte indarrean egon zen beste baldintza bat: abortatu ahal izateko hiru egunez «gogoeta» egin beharra.

Epeena ez ezik, adingabeen auzia ere eztabaidagai izan zen 2010eko testuari dagokionez. 16 urtetik aurrerakoek gurasoen baimenik gabe abortatzeko modua eman zuen legeak; hori bai, adingabeen gurasoei jakinarazita abortuaren berri, ezinbestean. Hori ere onetsi du orain Auzitegi Konstituzionalak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Bortxa matxistaren kontrako protesta, Iruñean. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Gizon batek urruntze agindua urratu eta familiari eraso egin dio

Arantxa Iraola

Emazte ohiarengana ez hurbiltzeko agindua zuen gizonak. Alaba bati labanaz eraso dio, eta beste bi seme-alabek ihes egitea lortu dute

Euskara, oldarraldi judizial baten jomugan

HIZKUNTZA IRIZPIDEEN LANTEGIAN

Arantxa Iraola

Justiziak epai kezkagarriak eman ditu euskararen jakintza ziurtatzeko hizkuntza eskakizunei buruz; Iñigo Urrutiak, Miren Dobaranek eta Idurre Eskisabelek gaiaren inguruan gogoetatu dute solasaldi batean, epai horien ondorioez, eta funtzio publikoa euskalduntzeko landu beharreko ildoez.
Milaka herritarrek parte hartu zuten protestan, atzo, Baionan. ©PATXI BELTZAIZ

Abisua Baionan: ez dute bigarren etxebizitza gehiago onartuko

Ekhi Erremundegi Beloki

3.500 pertsonatik gora elkartu dira Herrian Bizi plataformaren mobilizazioan. Manifestu bat aurkeztu dute, aldaketarako irizpide zehatzekin

Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritzaren bulegoak. ©GORKA RUBIO / FOKU

Erakunde «euskaltzalea» euskalduntzen

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Gipuzkoako Foru Aldundia aitzindaria izan da herritarrei zerbitzuak euskaraz ematea «bermatzeko» lanean. Orain, euskara lan hizkuntza bihurtzea da erronka.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.