Albistea entzun

POLITIKA

Nerea Melgosak ordezkatuko du Artolazabal Eusko Jaurlaritzan

Urkulluk gaur sinatuko ditu Artolazabalen kargugabetzea eta Melgosaren izendapena.

Nerea Melgosa.
Nerea Melgosa. Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2023ko otsailak 13

Nerea Melgosak hartuko du Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikako sailburu kargua Beatriz Artolazabalen ordez. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak gaur sinatuko ditu Artolazabalen kargugabetzea eta Melgosaren izendapena. Artolazabal EAJren Gasteizko alkategai izendatzeak eragin du aldaketa Jaurlaritzan.

Melgosa gasteiztarra da, 1970ean jaioa, eta 2020tik dago Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikako Sailean, aholkulari gisa. Aurrez, 2019 eta 2020 bitartean Arabako Foru Aldundiko Berdintasun eta Giza Eskubideen zuzendaria izan zen, eta zinegotzi aritu zen Gasteizko Udalean, 2015 eta 2019 bitartean. Gainera, 2015-2016 bitartean Arabako Parke Teknologikoko Administrazio Kontseiluko ordezkaria izan zen, eta CEIA Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroko Administrazio Kontseiluko eta Akziodunen Batzarreko ordezkari (2015-2019). GILSA Gasteizko Industria Lurra S.A. sozietate publikoaren presidentea izan zen 2015 eta 2019 bitartean, eta, epe berean, Gasteizko Garraio Zentroko ordezkaria, besteak beste.

Ikusi gehiago: Urkulluk dio EAJk gauzak «ongi» egin dituela egoera zaila izan arren

Deustuko Unibertsitatean Soziologian eta Politika Zientzietan lizentziatua da. EAJko Euzkadi Buru Batzarreko kide ere bada, 2020tik.

Melgosak bihar 09:00etan hartuko du kargua. Ondoren, Jaurlaritzak asteroko gobernu kontseilua egingo du, eta ondorengo agerraldira irtengo da Melgosa bera, Bingen Zupiria bozeramailearekin.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eneko Andueza idazkari nagusia PSE-EEko zuzendaritzaren bileran, maiatzaren 29an, Bilbon. ©MIGUEL TOÑA / EFE

Elkarrekin Podemos estu hartzen ari dira Gipuzkoan eta Gasteizen

Joxerra Senar

Eneko Anduezak adierazi du EPrentzat ere «onuragarria» litzatekeela EAJ eta PSE babestea. Elkarrekin Podemosek baieztatu du ez duela babestuko EAJren gobernurik
Carmen Gisasola. ©JUANAN RUIZ / FOKU

Hogei urteko espetxe zigorra ezarri diote Carmen Gisasolari

Gotzon Hermosilla

Espainiako Auzitegi Gorenak epaiketa berriro egiteko agindu ondoren iritsi da zigorra
Ina Zeberioren aldeko ekitaldia, atzo, Lizartzan (Gipuzkoa). ©Andoni Canellada / Foku

Ina Zeberioren hilketa berriro ikertzeko eskatu du Egiari Zor fundazioak

Javi West Larrañaga

Gorpuak 24 bala zulo eta eskuburdinak zeuzkan epaileak heriotza egiaztatu zuenean. Bertsio ofizialaren arabera, Zeberiok egin zuen tiro lehenengo, eta ertzainek erantzun egin zioten.

EH Bairen boto papera, 2022ko hauteskundeetan. ©Bob Edme

EH Bai Frantziako Senaturako ezkerreko aliantza bat egitearen alde azaldu da

Gotzon Hermosilla

Espagnacek eskaini zien zerrenda bateratua osatzea, eta ontzat eman dute proposamena.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.