JAURLARITZA

Sailburu kargua hartu du Nerea Melgosak

«Euskadiren alde egindako lana» eskertu dio Urkulluk Artolazabali.

Nerea Melgosa eta Iñigo Urkullu, elkarri bostekoa ematen. IREKIA
jon olano
2023ko otsailaren 14a
11:14
Entzun 00:00:0000:00:00

Nerea Melgosak gaur goizean hartu du Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu kargua. Ajuriaenean eginiko ekitaldi batean hartu du kargua, Eusko Jaurlaritzako gainerako sailburuak eta Iñigo Urkullu lehendakaria bertan zirela.

Euskal Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofizialean gaur argitaratu dira Melgosaren izendapena eta Beatriz Artolazabal orain arteko sailburuaren kargugabetzea gauzatzeko dekretuak; horretan, «Euskadiren alde egindako lana» eskertu dio Urkulluk Artolazabali. Ekitaldiaren ondoren, Jaurlaritzaren argazkia berritu dute, Melgosa bertan zela eta Artolazabal gabe.

Eusko Jaurlaritzak gobernu kontseilua egin du ondoren, eta Melgosa prentsaurrekora aterako da kontseilua amaitu eta gero, Bingen Zupiria bozeramailearekin batera.

Melgosa gasteiztarra da, 1970ean jaioa, eta 2020tik dago Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikako Sailean, aholkulari gisa. Aurrez, 2019 eta 2020 bitartean Arabako Foru Aldundiko Berdintasun eta Giza Eskubideen zuzendaria izan zen, eta zinegotzi aritu zen Gasteizko Udalean, 2015 eta 2019 bitartean. Gainera, 2015-2016 bitartean Arabako Parke Teknologikoko Administrazio Kontseiluko ordezkaria izan zen, eta CEIA Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroko Administrazio Kontseiluko eta Akziodunen Batzarreko ordezkari (2015-2019). GILSA Gasteizko Industria Lurra S.A. sozietate publikoaren presidentea izan zen 2015 eta 2019 bitartean, eta, epe berean, Gasteizko Garraio Zentroko ordezkaria, besteak beste.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.