Albistea entzun

Makroekonomia

Eusko Jaurlaritzak %1,5era jaitsi ditu hazkunde aurreikuspenak

Azpiazu sailburuak adierazi du gaur egungo egoera ekonomikoak aurreikuspen «kontserbadoreak eta zuhurrak» eskatzen dituela. «Bizkortzea» iragarri du urteko bigarren zatirako.

Pedro Azpiazu sailburua, erdian, otesgun honetan egindako agerraldian
Pedro Azpiazu sailburua, erdian, otesgun honetan egindako agerraldian Irekia Tamaina handiagoan ikusi

Jokin Sagarzazu -

2023ko martxoak 16 16:33

Eusko Jaurlaritzak hurrengo bi urteetarako hazkunde ekonomikoaren datuak berrikusi ditu, eta 2023rako %1,5ean kokatu du BPGaren igoera, eta 2024rako, berriz, %2,1ean. Halaber, kalkulatu du 20.000 enplegu sortuko direla, urtero 10.000. Iazko urrian %4,3ko hazkundea iragarri zuen 2023rako, eta %2,1ekoa 2024rako.

Eusko Jaurlaritzak 2022ko azken hiruhilekoan izan den dezelerazioaren ondorioz egin du berrikuspen hori. Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak zehaztu duenez, gaur egungo egoerak aurreikuspen «kontserbadoreak eta zuhurrak» eskatzen ditu, ziurgabetasuna «oso handia» delako, Ukrainako gerrak eta inflazio handiak bere horretan jarraitzen dutela eta. Horri gehitu dizkio moneta politikaren ondorioak eta sistema bankarioa jasaten ari den arazoak.

Eusko Jaurlaritzak uste du ekonomiak moteltzen segituko duela urtearen lehen erdian, eta hortik aurrera hazi egingo dela. «Elementu positibo gisa», nabarmendu du aurten ehun ekonomikora iristen hasiko direla Europako funtsak.

Iñaki Barredo sailburuordeak gogorarazi du 2022. urtea «oso positiboa» izan zela Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomiarentzat: gogoratu du BPGaren batez besteko hazkundea %4,4 izan zela, eta «modu nahiko homogeneoan» gertatu zela alor guztietan. Urte hasiera oso ona izan zen, baina, azpimarratu duenez, Ukrainako gerra hasi zenetik, moteltzen hasi zen, eta batez ere nabaritu zen industrian, eraikuntzan eta, neurri txikiagoan, zerbitzuetan. Urte hasiera honetan joera hori mantendu egin dela adierazi du.

Datozen hilabetei begira, «baikor» azaldu da, eta udaberritik aurrera egoera aldatuko dela aurreikusten du, eta alor guztietan, batean izan ezik: esportazioetan. Barredoren arabera, inguruko herrialdeen egoeraren ondorioz apaldu egingo dira kanpo salmentak, eta batez ere Alemanian egindakoak —herrialde hori da euskal produktu industrialen merkatu nagusia—. Kanpo merkataritzaren saldoa orekatu egingo lukete inportazioek.

Egoera ezengokorra izan arren, Barredok uste du inbertsioen hazkundea «mantenduko» dela —%2,4 inguruan—, eta kontsumo pribatua hazi egingo dela (%1), bereziki udaberritik aurrera; ordurako espero du jaisten hasiko dela inflazioa, eta bereziki azpiko inflazioa.

Bankuen egoera

Credit Suisseren krisiaz eta Silicon Valley Banken hondoratzeaz ere mintzatu da Azpiazu, eta «lasaitasun mezua» bidali du. Bi finantza erakunde horiek sortutako egoera «krisi, krisi txiki edo finantza ekaitza txikitzat» jo du, baina onartu du burtsan kotizatzen duten banku ugaritan «asko eragiten» ari dela, eta adi egon beharra dagoela. 2008an geratutakoa gogoratu du —«finantza sisteman, izua abiadura handiz hedatzen da», ohartarazi du—, baina gaineratu du ez dela «alarmismoan» erori behar.

Euskal Herrian egoitza duten bankuei buruz —Kutxabank aipatu du— esan du «erabat isolatuta» daudela —Kutxabankek ez du burtsan kotizatzen, ezta Laboral Kutxak ere—, eta egoerari eusteko «nahikoa kaudimen» dutela. Hala ere, azpimarratu du «behar izanez gero» Jaurlaritzak eskura dituen erabakiak hartuko dituela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Volkswagenen fabrika  Iruñean ©Jesus Diges  / Efe

Landabenen Poloak egiteari utziko dio VWek, elektrikoranzko obrek behartuta

Berria

Zuzendaritzak iragarri du 2025etik aurrera, urte eta erdiz, produkzioa erdira jaitsi beharko dela. Sindikatuek «kezka» azaldu dute trantsizioak eragingo dituen ondorioen aurrean.

Erretreten erreformaren aurkako manifa, gaur, Baionan. ©Patxi Beltzaiz

Sindikatuen arabera, 13.000 lagun mobilizatu dira Baionan erretreten erreformaren aurka

Garazi Aduriz Zuñeda

Apirilaren 6rako deitu dute hamaikagarren protesta eguna. Horren aurretik bilera batera deitu ditu Elisabeth Borne lehen ministroak.

 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Denbora asko igarotzen dugu bezeroari egia esaten»

Iker Aranburu

Inbertsio funtsetara bideratzen den aurrezkiaren kuota bikoiztu du azken hamar urteetan Kutxabankek. Kutxabank Gestioneko kontseilariaren arabera, epe luzera begiratzea eta bezeroari «kea ez saltzea» dira arrakastaren bi gakoak.

Igor Arroyo LAB sindikatuko koordinatzailea, Bilbon egindako agerraldi batean, aurreko astean. ©Oskar Matxin Edesa / EFE

Erretretaren erreformen harira, Euskal Gizarte Segurantza bat sortzeko eskatu du LABek

Maddi Iztueta Olano

Sindikatuko koordinatzaileak iritzi dio Euskal Herriko langileen pentsioak eta diru laguntzak «arriskuan» egongo direla Madrilen eta Parisen menpe dauden bitartean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.