Albistea entzun

Autogintza

Erregai sintetikoak darabiltzaten autoak saltzea baimenduko du Bruselak 2035etik aurrera ere

Alemaniaren eskaera onartzeko prest dago Europako Batzordea, trukean konbustio autoen debekuaren legea desblokeatzen badu.

Von der Leyen eta Scholz hilaren hasieran elkartu ziren Berlinen negoziatzeko.
Von der Leyen eta Scholz hilaren hasieran elkartu ziren Berlinen negoziatzeko. HANNIBAL HANSCHKE/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Aitor Biain -

2023ko martxoak 21 09:45

Alemaniaren jarrera egoskorrak izan du emaitza. Europako Batzordea prest dago erregai sintetikoak erabiltzen dituzten autoen salmenta baimentzeko 2035etik aurrera ere. Hala jakinarazi du Ursula von der Leyen Batzordeko buruak Olaf Scholz kantzilerrari bidali dion azken proposamenean. Bruselak modu horretan desblokeatu nahi du konbustio autoen debekuaren legea.

Izan ere, baldintza hori jarri zuen Berlinek azken orduan legea ez onartzeko. Dena adostuta zegoen ordurako, eta estatu kideen oniritzia baino ez zen falta. Baina auto ekoizle handiek presio egin zuten, eta erregai sintetikoak debekutik kanpo uzteko eskatu zuten.

Brusela prest zegoen horien inguruko proposamen bat egiteko, baina legea onartu ondoren betiere. Horretarako babesik ez duela ikusita, ez du proposamena aurreratzea beste aukerarik izan. Alemaniaz gain, Italia, Hungaria eta Polonia ere aurka azaldu ziren.

Bada, Reuters berri agentziaren arabera, Batzordeak proposatu du auto mota berri bat sortzea Europako Batasunean. Ibilgailu horiek teknologia berezi bat izan beharko dute, erregai kutsatzaileren bat erabiliz gero haien funtzionamendua eragotziko duena.

Proposamena baino ez da oraingoz, baina badu garrantzia. Izan ere, salbuespen horrek ate bat zabal dezake auto ekoizleentzat elektrifikazioa atzeratu eta barne errekuntzako motorreko autoak ekoizten —eta saltzen— jarraitzeko. Bruselak esan du, halere, konbustio autoen debekuaren ondoren onartuko litzatekeela salbuespena.

Alemaniak aitortu du jaso duela proposamena, eta aztertu egingo duela. Begi onez hartu du, eta baliteke akordioa gertu egotea. Etzi elkartuko dira herrialdeetako buruak: Bruselan egingo dute goi bilera, hain zuzen ere.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Akziodunen batzarrera joandako pertsona bat, ezkerrean, kanpoan protestan zuedenekin hizketan ©Maialen Andres (Foku)

CAFek %60 handitu nahi ditu salmentak hiru urtean

Jokin Sagarzazu

Akziodunen batzarrean, taldeko buruek adierazi dute espero dutela trenen negozioan «merkatu aurreikuspenen gainetik» aritzea. Amnesty Internationalek eta beste eragile batzuek protesta egin dute taldeak Israelen dituen egitasmoen aurka.

Langileak protestan, joan den astelehenean. ©DAVID AGUILAR / EFE

Gaur hirugarrenez daude grebara deituta Gasteizko Michelineko beharginak

Aitor Biain

Gasteizko fabrikako lan gatazkak beste taxu bat har dezake datozen egunetan. Orain arteko grebek ekoizpena guztiz geratzea lortu dute

Elkarretaratzea Ascobi patronalaren egoitzaren aurrean, Bilbon, ELAk deituta. ©Monika del Valle / FOKU

Sakabanatua baina arrakastatsua izan da Bizkaiko eraikuntzako lehen protesta eguna

Maddi Iztueta Olano

CCOOren arabera, lantaldearen %80k hartu du parte bost orduko etenaldian. ELAk egun osoko grebara deitu du. Mobilizazioekin jarraitzeko deia egin dute, KPIaren araberako soldata bermatu arte.

LKS Nexten eraikina. ©Mondragon Korporazioa

LKS Next aholkularitza taldeak 53 milioi fakturatu ditu 2022an

Maddi Iztueta Olano

Mondragon kooperatibako taldearen salmentak %28,8 handitu dira hiru urtean, eta ia berrehun langile gehiago ditu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.