Albistea entzun

Nafarroako foru hauteskundeak

Babesa handitzea izango da alderdi guztien helburua

Nafarroako agintaldiaren balorazioa egin dute alderdiek, eta inkestetako datuei buruz ere aritu dira.

Mahai eta Eledunen Batzordearen bilera.
Mahai eta Eledunen Batzordearen bilera. Nafarroako Parlamentua Tamaina handiagoan ikusi

Joxerra Senar -

2023ko martxoak 27 09:40

Astebete geratzen da Nafarroako Parlamentua desegin eta Maria Txibite gobernuko lehendakariak foru hauteskundeetara deitzeko. Gaur, Parlamentuko Mahaiaren eta Eledunen Batzordearen bilera egin da, eta, haren ondotik astero egin ohi den agerraldian, alderdiek inkesten emaitzei eta kanpainari erreparatu diete. Bada guztiek aipatu duten xede bat: ahalik eta emaitzarik hoberenak erdiestea.

Hori da, adibidez, PSNren helburua. Ramon Alzorriz eleduna «konbentzituta» dago jarleku gehiago lortuko dituztela eta horri esker hurrengo gobernuaren lema izango dutela: «Txibiteren aldian gaude. Hark izango du Nafarroako Gobernuaren lehendakaritza». Inkestek bigarren indar izango direla adierazten badute ere, Alzorrizek ez du baztertzen UPNri aurrea hartzea. «Lehen indarra izateko moduan gaude».

Geroa Bairen irudiko, inkestek egungo gehiengoari eusteko joera islatu dute. Uxue Barkosen arabera, lau urteotan egindako lana berretsiko du gizarteak, eta Geroa Bai baliagarri dela azpimarratu: «Erabakitzeko ahalmena izan nahi dugu. Joera hori sendotu egin behar dugu hauteskundeetan».

EH Bilduren balorazioa

EH Bilduk goranzko joera izango du Nafarroan, inkestek diotenez. Bakartxo Ruizen arabera, koalizioa da ezkerreko politikak areagotzeko eta eskuineko politikei aurre egiteko bermea. «Konbentzituta gaude emaitza ona lortuko dugula, eta erabakigarriagoak izango garela». Koalizioak uste du akordioak egiteko gaitasuna erakutsi dutela lau urteotan, eta hitzartutakoa betetzea galdegin dio gobernuari: «Utz diezaiola propaganda egiteari eta bete dezala hitzemandakoa».

Zurekin koalizioa osatzen duten bi alderdien artean, ñabardura batzuk daude: Ezkerra kritikoagoa da, eta Ahal Dugu ez hainbeste. Ahal Dugu-ko Mikel Builen arabera, iragan legealdiko lana indartu da arlo sozialean. Dena den, uste du «indar handiagoa» izatea falta zaiela, gehiago eragiteko.

Ikusi gehiago: UPNk inoizko emaitzarik apalenak izango ditu, EITB Focusen arabera

Eskuina zatituta agertuko da, eta inkestak ez datoz bat haustura horrek zer eragin izango duen islatzeko orduan. Inkesten arabera PPk gora egingo badu ere, oro har «zentro eskuinak emaitza okerragoak» izango dituela uste du Javier Garciak: «Pena ematen dit».

UPNk asko izango du jokoan, eta tentsioa nabari da Javier Esparzaren adierazpenetan. Asteburuan, UPNren sendotasuna azpimarratu nahi izan zuen: «UPN lehen indarra izango da, bigarrengoari alde handia aterata. Ez dakigu EH Bildu edo PSN geratuko den bigarren».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eneko Andueza eta Andoni Ortuzar, artxiboko irudian ©Luis Tejido/ Efe

EAJk eta PSEk «instituzioen gobernabidea» bermatzeko akordioa itxi dute

Edurne Begiristain

Bi alderdiek jakinarazi dute itunarekin koalizio gobernuak eratzen lagunduko dutela foru aldundi eta udal guztietan.
 

Egunkaria itxi eta 20 urtera

Epailea eta epaitua, mahaiaren alde berean

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Gizarte mugimendu ugarik antolatuta, ekitaldi bat egin dute Madrilen, ‘Egunkaria’-ren itxiera oroitzeko. ‘Egunkaria’-ko zuzendari ohi Martxelo Otamendirekin solasean aritu da Javier Gomez Bermudez, ‘Egunkaria’-ko auzipetuak absolbitu zituen epaimahaiko burua. Nabarmendu du ‘Egunkaria’-ren itxiera «bidegabea eta legez kanpokoa» izan zela.

Alzorriz eta Txibite, atzo. ©Jesus Diges / EFE

PSN prest dago Koldo Martinez babesteko Iruñeko alkatetzarako

Jon O. Urain

Ramon Alzorrizek esan du «prest» daudela «eskuinaren gobernu bat eragozteko».

Borja Corominas, Carlos Iturgaitz, Mikel Lezama eta Muriel Larrea PPko buruak, artxiboko irudian ©Javier Etxezarreta/ Efe

PPk esan du gobernuan sartzea «marra gorria» dela Eider Mendoza babesteko

Berria

Mikel Lezama PPren hautagaiak EAJri eta PSE-EEri ohartarazi die PP ez dela «makurtuko», eta botoak ez direla «doan» izango.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...