Hezkuntza

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako familiek jada ikus dezakete zein eskolatan onartu dituzten

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gaur argitaratu ditu behin-behineko zerrendak. Jaurlaritzak aldaketak ezarri ditu matrikulazio prozesuan, ikasle zaurgarrien banaketa orekatuagoa lortze aldera.

Ikasgela bat hutsik, artxiboko irudi batean. RAUL BOGAJO / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2023ko martxoaren 28a
12:30
Entzun

Hezkuntza sistema «orekatuagoa» lortze aldera, 2023-2024ko ikasturterako matrikulazioan aldaketak iragarri zituen Eusko Jaurlaritzak. Nobedaderik garrantzitsuena hauxe izango da: ikasle zaurgarrientzako lekuak gorde beharko dituzte diru publikoz hornitutako ikastetxe guztiek. Familiek otsailaren 13tik 24ra izan zuten aukera seme-alabek zein ikastetxetan ikastea nahi duten aukeratzeko, eta Jaurlaritzak gaur egin ditu publiko behin-behineko zerrendak. Ikusgai daude www.ikasgunea.euswebgunean. Orain, hala nahi duten sendiek apirilaren 4ra arte erreklamazioak aurkez ditzakete.

2 urteko haurrak dituzten familien artean egongo da ikusmin handiena. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak erabaki du adin hori duten umeen ikasgeletatik hasiko direla zaurgarrientzako lekuak gordetzen. Beste berrikuntza batzuk ere egongo dira: esaterako, zazpi puntu emango dituzte —orain arte sei ematen zituzten— familiaren bizilekutik hurbilen dagoen ikastetxean matrikulatzeko —publikoan nahiz itunpekoan—, betiere bizitokia ikastetxearen eragin eremuan badago. Gainera, familiek aukera izan dute nahi bezainbeste ikastetxe aukeratzeko.

Dagoeneko egon da kexaren bat edo beste. Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolaren atarian (Gipuzkoa), esaterako, atzo protesta egin zuten, eta salatu zuten 55 familiak izena eman badute ere 50 baino ezingo dituztela onartu.

Gaur publiko egin dituztenak behin-behineko esleipenak dira. Orain, familiek astebete edukiko dute erreklamazioak aurkezteko, eta behin betiko zerrendak apirilaren 20an jarriko dituzte ikusgai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.