Garraioa

N-1eko eta A-15eko bidesariak ontzat hartu ditu EAEko Auzitegi Nagusiak

Gipuzkoako Aldundiak urtarrilean piztu zituen berriro kobratzeko arkuak. Autobideen ibilbide guztia ordainpekoa da orain, epaileek esan zutelako atzera botatako lehen bi arauak baztertzaileak zirela.

jarraia227721.jpg
Iker Aranburu.
2023ko maiatzaren 8a
14:26
Entzun

Lehen bitan kale, eta hirugarrenean bale. Gipuzkoako Aldundiak hiru foru arau egin behar izan ditu N-1 eta A-15 autobideetan kamioiei jarritako bidesariak auzitegien onespena jasotzeko. Lehen biak, 2016koa eta 2018koa, atzera bota zizkion EAEko Justizia Auzitegiak, kanpoko garraiolariak baztertzen zituelakoan. Hirugarrenaren funtsari, ordea, ez dio eragozpenik jarri, eta indarrean jarraituko du.

Gipuzkoako Aldundiak urtarrilaren 23an piztu zituen berriro kamioiei bidesaria kobratzeko arkuak, baina berritasun handi batekin: aurretik, hemeretzi kilometro baizik ez ziren ordainpekoak ibilgailu astunentzat; hirugarren foru arauarekin, berriz, bi autobide horien Gipuzkoako zati osoa da ordainpekoa; 76 kilometro, hain zuzen ere. Horretarako, aurretik zeuden hiru arkuei beste lau arku gehitu dizkiete, eta beste 109 arku txiki jarri dituzte N-1eko eta A-15eko sarrera eta irteera guzti-guztietan.

Modu horretara eragotzi nahi zuen aldundiak inork diskriminazioa leporatzea. «Ez dago aukerarik bazterketa dagoela interpretatzeko, ez zuzenean ez zeharka, lotune guztiak eta mugimendu guztiak zergapetuko direlako», justifikatu zuen bere garaian Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Bide Azpiegituretako diputatuak.

«Poz handiko» eguna

Helburua lortuta, oso pozik azaldu zen atzo Oiarbide. «Oso egun garrantzitsua da, poz handikoa. Beti esan dugu [bidesariei buruz] batzar nagusiek onartu dituzten foru arau guztiek Europako Batzordearen babes osoa izan dutela», azaldu zuen. «Aitzindariak izan gara, eta aitzindariak izatearen ordainsaria pagatu behar izan dugu, baina azkenean denborak arrazoia eman digu».

Foru arauei helegitea jarri zien Espainiako garraiolarien elkarteak, Fenasdimerrek, salatu du bidesariek «eragin basatia» dutela garraiolarientzat, «eta bereziki egiten diela kalte gipuzkoarrei beraiei». Gipuzkoakoak beste hainbat herrialdek ezarritakoak baino askoz handiagoak direla ziurtatu du Fenasdimerrek. «Alemaniakoak baino %30 eta %40 handiagoak dira, eta Belgikakoak baino %50 handiagoak, nahiz eta bi herrialde horietan errenta hemengoa baino askoz handiagoa den».

Zehazki, 3,5 eta 12 tona bitarteko ibilgailuek kilometroko 22 zentimo ordaintzen dituzte, eta eta 12 tonatik gorakoek, berriz, 28. Deskontuak dituzte, berriz, ibilgailu elektrikoek, hidrogenoa erabiltzen dutenek eta Euro 6 eta Euro 5 kategoria dutenek. Hain zuzen ere, deskontu horiek ez ziren agertzen hirugarren foru arauan, eta argudio hori eman zuen Fenasdimerrek helegitea aurkezteko.

Atal horretan arrazoi eman diote epaileek garraiolarien patronalari, baina ez du eraginik izango, aldundiak dagoeneko zuzendu zuelako egoera hori, eta deskontuak indarrean daudelako urtarrilaz geroztik. Gainera, urriaz geroztik %10 gutxiago ordainduko dute hilean 21 eta 50 aldiz erabiltzen dutenek, eta %13koa 51 bidaia baino gehiago egiten dutenek.

Bizkaian eta Nafarroan ere bai

Bidesariekin bildutako dirua errepideak konpontzeko behar duela argudiatu du aldundiak, eta arrazoi hori bera eman du Bizkaiko Aldundiak ere kamioiei N-240 eta BI-625 errepideen erabilera ordainarazteko.

Nafarroako Gobernuak ere asmo hori du, baina Europako Batzordearen baimenaren zain dago. Iritsiko balitz, N-1 (A-1) autobideko bere zatiarekin hasiko litzateke, Ziordiatik Etzegaratera doanarekin. 2024an beste hiru bide ordainpeko bihurtzekoak dira: A-68 autobidea (Castejon-Cortes), A-15a (Irurtzun-Leitza),

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.