Albistea entzun

Ertzainak Borrokan taldearen protestek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko sarrerak blokeatu dituzte

Ertzaintzan ordezkaritza duten sindikatu guztiak atxiki dira grebara, ELA izan ezik.

Ertzaintzako sindikatuen protestak, artxiboko irudia.
Ertzaintzako sindikatuen protestak, artxiboko irudia. Jagoba Manterola / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Isabel Jaurena -

2023ko maiatzak 25 11:42

Ertzaintzaren protestek ondorioak izan dituzte Bilboko, Donostiako eta Gasteizko errepideetan. 8:30ean hasi dira auto ilarak hiru hiriburuetan, eta 10:30ak arte iraun dute. Bilbon Erandioko Carrefour saltokitik eta Zorrozgoitiko aparkalekutik abiatu dira; Donostian, Añorgatik, Belartzatik eta Mercachinatik; eta Gasteizen, Mendizabalatik. Mobilizazioak egin dituzte Eusko Jaurlaritzako «Segurtasun Sailaren inposizioaren eta immobilismoaren kontra, hamar urte baino gehiago iraungita dauden Ertzaintzaren lan baldintzak ez dituelako negoziatu nahi».

Greba mugimenduari Ertzaintzan ordezkaritza duten sindikatu guztiak atxiki dira, ELA izan ezik. Herenegun bilera bat egin zuten sindikatu horiek, Ertzainak Borrokan taldeak eta bertze zenbait eragilek; bilera «oso positiboa» izan zela ondorioztatu zuten. Hala, adostu zuten «lan eginen dutela Ertzaintzaren kolektiboarentzako onuragarriak diren akordioak lortzeko».

Ertzaintzan ordezkaritza duen ELA sindikatuak, baina, ez du ikusten «egiazko» borondaterik Ertzaintzaren eredu sindikal «nagusia» aldatzeko, eta Segurtasun Sailarekin «benetan talka egiten» duen bertze eredu baten alde egiteko.

420 ibilgailu

Mobilizazioan 420 ibilgailu inguruk parte hartu dutela adierazi dute antolatzaileek. Hala ere, oraingoz ez dute datu ofizialik zabaldu. Ez da gisa horretako protesta bat egiten duten lehenbiziko aldia: 2015ean, Ertzaintzako sindikatuek deituta, auto ilarak antolatu zituzten Bilbon. Ehunka auto mugitzea lortu zuten, eta, Bilbo erdialdean ez ezik, A-8 autobidean ere pilatu ziren autoak. Helburua zen Eusko Jaurlaritzarekin negoziatu ahal izatea lan baldintzen hobekuntza.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Gasteizko Udalak gaur eguerdian deitutako protesta ©Jaizki Fontaneda/ Foku

Ertzaintzak urtarriletik zekien emakumearen bikotekide ohiak urruntze agindua urratzen zuela

Edurne Begiristain

Josu Erkorekak esan du urtarrilean hasi zuela Ertzaintzak ikerketa, bikotekide ohiak urruntze agindua hautsi zuenean, eta maiatzaren 18tik biktimaren arrisku maila aztertzen ari zela.

Alfredo De Miguel, artxiboko irudi batean ©Jaizki Fontaneda / FOKU

Arabako Probintzia Auzitegiak ez ditu onartu De Miguelen helegiteak, eta kartzelan sartzeko agindu du

Irati Urdalleta Lete

Ez da behin betiko erabakia: De Miguelek hiru egun ditu erregu helegitea jartzeko.

Suhiltzaile batzuk, artxiboko irudi batean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Oposizioak euskaraz egiteko aukerarik ez die eskaini Arkautik suhiltzaileei

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Arartekoak ebatzi du oposizioetako partaideen hizkuntza eskubideak «urratu» zituztela, eta ELA sindikatuak auzi eske bat jarri du epaitegietan.

Hondarribian EAJk alkatetza galduta, aldaketak espero dira alardearen auzian

Hondarribian EAJk alkatetza galduta, aldaketak espero dira alardearen auzian

Arantxa Iraola

Abotsanitz taldeak zazpi zinegotzi lortu ditu, eta helburuen artean du alarde «publiko» bat lortzeko urratsak eginez joatea «adostasuna» ardatz hartuta; EH Bilduk esan du bidean lagun izango duela

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...