Albistea entzun

Turkiako hauteskundeak

Bi milioi boto aldaketa lortzeko

Turkian presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulia egingo dute gaur. Kiliçdarogluk migratzaile siriarrekiko jarrera gogortu du, kontserbadoreen botoa erakartzeko itxaropenez.

Herritar batzuk, Istanbulen (Turkia), Erdoganen afixa bat alboan dutela
Herritar batzuk, Istanbulen (Turkia), Erdoganen afixa bat alboan dutela ERDEM SAHIN /EFE Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Elizegi Egilegor -

2023ko maiatzak 28 18:39

Bi milioi eta erdi boto gehiago behar ditu Turkiak aldaketarako. Hori da AKP Justizia eta Garapenaren Aldeko Alderdiko presidentegai Recep Tayyip Erdoganek bozen lehen itzulian atera zuen aldea. Estatuburuak abantaila du; izan ere, herrialdeko komunikabide nagusiak alde izateaz gain, haren aldeko botoa eskatu du hirugarren tokian geratutako eskuin muturreko hautagaiak. Maiatzaren 14ko bozetan 2,8 milioi boto lortu zituen Sinan Oganek, ATA Aliantzako zerrendaburuak.

Zailago du CHP Herriaren Alderdi Errepublikanoko zerrendaburu Kemal Kiliçdarogluk gaurko bozak irabaztea. Haren alde agertu diren guztiak ez dira ezkertiarrak; kolore guztietako alderdiak daude Seiko Mahaia deituriko aliantzan. Guztiek dute helburu bera: Erdoganen agintaldia amaitzea. Baina, horretarako, eskuinerago biratu behar izan du Kiliçdarogluk.

Diskurtsoa gogortu du oposizioko hautagaiak. Bere programan hasieratik jasotzen zuen errefuxiatu siriarrak kanporatu beharra —ia lau milioi dira—, baina prozedura «borondatezkoa» izango zela zehaztuta. Horrez gain, aurreratzen zuen gobernura heldutakoan Siriarentzako diru laguntzak handitzeko eskatuko ziola Europako Batasunari, erietxeak eta eskolak eraikitzeko.

Itzulera «borondatezko» hori, baina, «berehalako» bihurtu da lehen itzuliaren ostean. Kurduekiko elkarlanari uko egin ezin dionez —HDP Herriaren Alderdi Demokratikoaren babesa du—, migratzaileak jaurtigai bilakatu ditu oposizioko buruak, eta, bide hori aukeratuta, aurrera egin du indarrez: salatu du gobernuak «legez kanpoko» hamar milioi migratzaile «hartu» dituela herrialdean.

Aldaketaren emaitzak ikusten hasia da Kiliçdaroglu. Eskuin muturreko Garaipen Alderdiak haren aldeko botoa eskatu zuen asteazkenean egindako ekitaldi batean. Baina hori ez du aski.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Laura Borras Kataluniako Parlamentuko presidente ohi eta JxCko burua, azken udal hauteskundeetako kanpaina batean. ©Quique Garcia, EFE

Borrasek diputatu akta galdu du, eta Kataluniako parlamentuak presidente berria hautatuko du

Gorka Berasategi Otamendi

Ganberak osoko bilkura deitu du ekainaren 9rako, parlamentuko presidente ohiaren ordezkoa aukeratzeko.

 ©CENTRE DELAS

«Ez dute nahi Errusia politikoki kaos bat izatea»

Igor Susaeta

Iruditzen zaio AEBen nahia ez dela Moskuk militarki galtzea, baizik eta hura higatzea. Ohartarazi du gastu militarra handitzea gerrarako dei bat dela, eta NATOk horretarako prestatzea lehenesten duela.
Pertsona batzuk gaur Kieven, Errusiaren erasoaren ondorioz hildako zibiletako baten gorpuaren inguruan ©EFE

Hiru zibil hil dira Kieven, Errusiaren bonbardaketa baten ondorioz

Igor Susaeta

Aireko defentsa sistema gehiago eskatu dizkio Zelenskik Mendebaldeari. Moskuren arabera, Kiev Errusiako Belgorod eskualdeari eraso egiten ari da.

Hainbat pertsona AEBak eta Mexiko banatzen ditun hesiaren ondoan, zain. / ©Etienne Laurent, EFE

Virginiako gobernadoreak militarrak bidali ditu Mexikoko mugara

Arantxa Elizegi Egilegor

Texasko Gobernuak eskatu die buruzagi errepublikanoei bidal ditzatela guardia nazionalak AEBetako hegoaldeko mugara.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...