Albistea entzun

Udal eta foru hauteskundeak

PPren prezioa: Guardia eta Bastida

Iturgaizek esan du EAJri eta PSE-EEri gobernuak osatzen lagunduko dietela, baina ohartarazi die egonkortasuna zailduko dietela baldin eta Arabako Errioxako bi alkatetzak lortzen ez badituzte.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Alderdi Popularreko presidente Carlos Iturgaiz, aurreko astean, Madrilen.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Alderdi Popularreko presidente Carlos Iturgaiz, aurreko astean, Madrilen. CHEMA MOYA / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Elkoroberezibar Beloki -

2023ko ekainak 7 12:28

«Ekainaren 17an bozkatuko da nork aginduko duen, baina gero lau urte etorriko dira». Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Alderdi Popularreko presidente Carlos Iturgaizek mezu argia helarazi du gaur: PP prest dago erakundeetan EAJren eta PSE-EEren alde bozkatzeko, gobernuak osatu ditzaten, baina hasiko den legealdiaren egonkortasuna beste kontu bat da. Nabarmendu du PPk duela «egonkortasunaren giltza», eta EAJri eta PSE-EEri ohartarazi die Guardiako eta Bastidako (Araba) alkatetzak direla egonkortasun horren prezioa.

Radio Euskadi irratian egindako elkarrizketa batean, Iturgaizek berretsi du helburua duela EH Bilduk erakundeetan goberna ez dezan: «PPk EH Bilduri atea ixteko giltza du, eta ahal dugun leku guztietan egingo dugu hori». Izan ere, EAJk eta PSE-EEk Alderdi Popularraren babesa behar dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta Gasteizko Udalean gehiengoa lortzeko, besteak beste. Iturgaizek adierazi du PPk gobernua osatzen lagunduko diela, baina «arrazionaltasuna eta kongruentzia» eskatu dizkie EAJri eta PSE-EEri, eta PPk hauteskundeak irabazi dituen udalerrietan gobernatzen uzteko.

Hori da Arabako Errioxako Guardia eta Bastida herrietako egoera: PP izan da lehen indarra, baina EAJk eta EH Bilduk gehiengoa dute. Guardian, Raul Garcia Ezkerro alkate eta alkategai jeltzaleak jakinarazi du hautagaitza aurkeztuko duela alkate izateko, eta oraingoan ere bermatua dauka EH Bilduren babesa. Izan ere, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak azaldu zuen indar subiranistak bere botoak emango zituela PP ahalik eta erakunde gehienetatik kentzeko.

Hala ere, ez dago oso argi Garcia aurrerantzean ere alkate izango den edo ez. EAJren EBBko presidente Andoni Ortuzarrek RNE irratian esan du Araba Buru Batzarrak erabakiko duela jeltzaleen jarduna Guardian eta Bastidan. «Maila nazionala eman diote Arabako Errioxako bi herrixkatako egoerari. Lupa jartzen badiegu, kiskali egingo gara», esan du Ortuzarrek.

Dena den, Iturgaizek EAJri eta PSE-EEri ohartarazi die jeltzaleek Guardiako eta Bastidako alkatetzak lortzen badituzte —EH Bilduren babesarekin— PPk ez diela bermatuko erakundeetako egonkortasuna. Nabarmendu du EH Bildu «kanporatuko» dutela erakundeetatik, baina, gero, «egonkortasunaren giltza» izango dutela: «EAJk eta PSE-EEk pentsatu beharko dute nola onartuko dituzten aurrekontuak, arauak eta proiektuak gutxiengoan gobernatuta».

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Otxandioko bonbardaketako biktimak omentzeko ekitaldia, uztailean. ©JAIZKI FONTANEDA / FOIKU

Frankismoaren biktimei erreparazioa emateko legea onartu du Eusko Legebiltzarrak

Xabier Martin

PP, Vox eta Ciudadanos ez beste guztien aldeko botoarekin onartu dute Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legea. 1936tik 1978ra arteko biktimei eragiten die, eta, besteak beste, ikerketa talde baten lana abiaraziko du gertatutakoaren «egia finkatzeko», eta biktimei salaketak jartzea erraztuko die, aholkularitza emanez.

Aitor Esteban, Feijooren hitzartzean, atzo. ©Juan Carlos Hidalgo / EFE

Feijooren lehen porrotarekin, Sanchezen inbestidurari begira jarri dira alderdiak

Iosu Alberdi

Datorren egunak «argigarriak» izango direla esan du Estebanek. EAJk, EH Bilduk eta PSOEk Nuñez Feijooren jarrera kritikatu dute. 

Atzo goizean egindako ekitaldia, Zarauzko hilerrian. ©GORKA RUBIO / FOKU

Txiki eta Otaegi omendu dituzte Gudari Eguneko ekitaldietan

I.A.

«Euskal Herriaren nazio izaera» aitortzeko exijitu die Sortuk Espainiari eta Frantziari. Jarkik ekitaldiak egin ditu Iruñean eta Gasteizen

Barbado eta Zelaia, haiei babesa adierazteko ekitaldi batean. ©Marisol Ramirez / Foku

Sarek salatu du Zelaiaren eta Barbadoren aurkako auzia lekuz kanpo dagoela

Iosu Alberdi

Plataformak salatu du justizia «mendeku tresna» gisa erabiltzen dela, egungo testuingurua kontuan hartu gabe.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.