UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Nadia Nemeh Shomaly izango da Bermeoko alkatea

EH Bilduk eta Guzanek berretsi egin dute udal gobernua osatzeko akordioa.

Nadia Nemeh Shomaly.
jon olano
2023ko ekainaren 21a
17:43
Entzun

Nadia Nemeh Shomaly izango da Bermeoko (Bizkaia) alkatea, Asier Larraurik dimisioa eman eta gero. Larraurik alkate kargua hartu zuen larunbatean, baina igande goizaldean ezbehar bat izan zuen autoz, eta positibo eman zuen alkoholemia kontrolean.

EH Bilduk eta Guzan herri plataformak akordio bat lortu zuten Larrauri alkate izendatzeko, baina, hark dimisioa emanda, ikusteko zegoen alkatetza EH Bilduko beste ordezkariren batek hartuko ote zuen. Bi indar politikoek berretsi dute Nadia Nemeh Shomalyk ordezkatuko duela Larrauri karguan, eta gogorarazi dute akordio bat sinatu zutela «Bermeok behar duen aldaketari aurre egiteko eta helburu horrekin proiektu komunak martxan jartzeko».

Nemeh Shomalyk 43 urte ditu, eta bigarrena zen EH Bilduren Bermeoko zerrendan. Abokatua da ofizioz.

Maiatzaren 28ko bozketan EAJ izan zen zerrendarik bozkatuena; zortzi zinegotzi eskuratu zituen. EH Bilduk (5) eta Guzanek (4) akordioa eginda, ordea, indar subiranistak lortu zuen alkatetza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.