Osakidetzako garbitzaileek akordioa egin dute

Bost urteko negoziazioaren ostean, eta hilabete luzeko greben ostean itxi dute akordioa LABek, CCOOk, ESK-k eta UGTk.

Sindikatuetako ordezkariak akordioa izenpetu ostean, ospatzen. OLATZ SILVA
2023ko uztailaren 12a
13:51
Entzun 00:00:0000:00:00

Osakidetzako garbitzaileek adostu berri dute akordioa. LABek, CCOOk, ESK-k eta UGTk egin dute akordioa patronalarekin, eta gainerako langileekin homologazioa lortu dutela iragarri dute. Iragan larunbatean jakin zen aurreakordioa lortu zutela. Gaur zuten hitzordua patronalarekin akordioa adosteko, eta izenpetu berri dute ituna. Bost urteko negoziazio prozesuaren eta hilabete luzertako grebaren ostean adostu dira.

Iragan larunbateko aurreakordioan iragarri zutenez, karrera profesionalaren hiru urte ordaintzea lortu dute, bai eta ordezkapenen sistema bat ezartzea, erretiro aurreraturako kontratuak egin ahal izatea eta laneko baimenen eguneraketa ere.

ELAk ez zuen sinatu aurreakordioa, eta «murrizketak» onartu izana egotzi die gainontzeko sindikatuei. Era berean, akordioa erdietsi duten sindikatuek aste honetan salatu dute Osakidetzak erantzun bat emateko astebete baino gehiago behar izan duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.