Albistea entzun

Hezkuntza Sailak milioi bat euro bideratuko ditu eskola garraiorik gabe izan diren familientzat

Kilometro bakoitzeko 29 zentimoko ordaina emango die Jaurlaritzak. Kaltetutako familiek dokumentu bat baino ez dute bete beharko, eta dirua «denbora tarte labur batean» jasoko dute.

Bingen Zupiria eta Jokin Bildarratz, artxiboko irudi batean
Bingen Zupiria eta Jokin Bildarratz, artxiboko irudi batean Endika Portillo/ Foku Tamaina handiagoan ikusi

Edurne Begiristain -

2023ko irailak 19

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ezohiko diru laguntza bat onartu du ikasturte hasieran autobus zerbitzurik gabe izan diren familiei kalte ordainak emateko. Bizilekutik ikastetxera dagoen kilometro bakoitzeko 29 zentimo ordainduko dizkie Jaurlaritzak astebete inguru eskola garraio zerbitzurik gabe egon diren Arabako eta Bizkaiko familiei.

Eusko Jaurlaritzako gobernu bileraren osteko agerraldian egon da Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua, eta hark eman du diru laguntzen berri. Azaldu du deialdia irailaren 26an argitaratuko dela EAEko Aldizkari Ofizialean, eta laguntzak biharamunean sartuko direla indarrean; alegia, hilaren 27an. Familiek hilabeteko epea izango dute eskaria aurkezteko: urriaren 27ra arte, hortaz.

Diru laguntza jaso nahi duten familiek dokumentu bat bete eta ikastetxeko zuzendaritzan aurkeztu beharko dute, aurrez aurre edo telematikoki. Seme-alaba bakoitzeko eskari bat aurkeztu ahal izango dute, eta dirua «denbora tarte labur batean» jasoko dutela ziurtatu du Bildarratzek.

Honako hauek eska dezakete diru laguntza: eskola garraioaren erabiltzaile diren Haur Hezkuntzako (HH) 3. mailakoek, HHko 4. eta 5. mailakoek, Lehen Hezkuntzakoek, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoek eta Oinarrizko Lanbide Heziketakoek. Jardunaldi zatitua duten ikastetxeetan, joan-etorriko bi ibilbide hartuko dira kontuan, eta jardunaldi trinkoa dutenei dagokienez, ibilbide bakarra. Bizilekutik ikastetxera bitarteko distantziak neurtzeko, GeoEuskadi kartografian oinarritutako tresna erabiliko du Jaurlaritzak, baina beste aldagai batzuk ere bai: hala nola ikastetxearen ordutegia edo ikasleek eskolako jantokia erabiltzen duten ala ez. Kalte ordainaren zenbatekoa kalkulatzeko, kontuan hartu dute administrazioak bere langileei laneko bidaiak egiten dituztenean ordaintzen dien zenbatekoa –kilometroko 26 zentimo–.

Eskola garraioko zerbitzua astelehenean berrezarri zuten, Hezkuntza Sailak eta garraio enpresek erdietsitako behin-behineko akordioari esker. Bi aldeek «ahalik eta egonkortasunik handiena» bilatuko dute hurrengo ikasturterako, baina, orain, Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna da gurasoek jasandako kaltea konpentsatzea eta garraio zerbitzurik ezak eragindako kostuak «arintzea».

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

 ©MAIALEN ANDRES / FOKU

«Arnasgune batzuek utzi diote hala izateari; hori irauli nahi dugu»

Irati Urdalleta Lete

Hiru lan ildo nagusi zehaztu ditu legealdirako: UEMAren hedatzea, ikerketa eta kulturartekotasun proiektuak. Hizkuntza politika «aurrerakoiak eta ausartak» galdegin ditu.
Tania Diez. ©Aritz Loiola, FOKU

«Kaleak ito, gaixotu eta hil egiten zaitu»

Iraia Vieira Gil, Bizkaiko Hitza

Goiztiri elkartearen azken kontaketaren arabera, ehun etxegabe inguru bizi dira Barakaldon. Baliabide falta ikusita, Eguneko Arreta Zerbitzua ireki zuen elkarteak 2011n. Tania Diez teknikariak dio leku gehiago behar dela.

Vianako Erentzun ikastolako ikasleak, atzoko ekitaldian. ©BERRIA

Begirada komun bat ikastolentzat

Ion Orzaiz

Ikastolek hezkuntza marko orokor berria aurkeztu dute, Vianan. VII. batzarra eginen dute 2024an, etorkizuneko erronkak aztertzeko
Atzo Antiguan egin zuten kanpaldiko ekintza bat. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Egitarau zabaleko kanpaldia «etxebizitza eskubidearen alde»

Unai Etxenausia

Ehun-ek antolatu du kanpaldia. Turismoaren inguruko hitzaldi batekin hasiko dute eguna gaur

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...