Araitz Uriak irabazi du Komunikazioko GRALen BERRIA saria

BERRIA egunkariak, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearekin elkarlanean, Komunikazioko GRALen IV. BERRIA sariketa antolatu du, eta Araitz Uria Lizarra izan da irabazlea, 'Musika baino gehiago' erreportaje sakonari esker.

(ID_17485878969305) (/EZEZAGUNA)
2025eko maiatzaren 30a
10:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Euskal Herriko musikari emakumeek bizi duten errealitateari buruzko formatu luzeko erreportajea da lan saritua. Protagonisten bizipenetan oinarritutako kontakizuna da: XX. mende bukaerako musika eszenan salbuespen ziren emakumeen testigantzekin eta geroztik plaza publikoan lekua hartuz joan diren belaunaldietako ahotsekin osatu du erreportajea egileak. 2023-2024ko ikasturtean defendatu zuen Kazetaritza Graduaren amaierako lan gisa, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean.

Epaimahaiaren iritziz, kalitatezko lan erakargarri eta aberatsa egin du Araitz Uria Lizarrak: kazetari irizpide egokiz landu du gaurkotasuneko eta gizarte interes handiko auzia; askotariko testigantzak bildu ditu, zenbait garai eta moldetako musikariak elkarrizketatu baititu; dokumentazio lan zorrotz eta sakona egin du kontakizuna testuinguru egokian txertatzeko, eta estilo zehatz eta argian josi du testua. Horrenbestez, epaimahaiak uste du lanak bete-betean bat egiten duela sariak ezarritako irizpideekin.

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.